
Hendaiako geltokia eta Irungo CAF fabrika lotu dituzte manifestazio batean. Gazako sarraskia gelditu eta "palestinar erresistentziari" babesa eman diote.

Musikari lotutako 10 film labur proiektatuko dituzte datorren ostegunetik larunbatera Itsas Etxean. Proiekzioez gain, kontzertu eta emanaldiak izango dira ere.

'Adi! Entzun gaitzazu!' lelopean haurren iritziarekiko errespetua aldarrikatuko dute. Datorren iganderako ekintzez beteriko goiza antolatu dute Zabaltza plazan.

Azaroaren hondarrean iragarriko dituzte izendapenak. Dagoeneko 30 herri eta hirietatik igaro da dokumentala eta aste honetakoa laugarren proiekzio astea du.

Hurrengo aste osoa iraungo du Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak. Amaia KZn izango da baina online segitzeko aukera ere izango da. Guztira 30 film luze eta labur proiektatuko dira XXIII. edizio honetan.

2024ko Hondarribiko Olinpiadak aurreratzea erabaki dute kuadrillek, hilaren 25ean abiatuko dituzte. Indar erakustaldia egingo dute beste behin: 31 talde lehiatuko dira, aurrekoan baino bederatzi gehiago.

Beste lan askoren artean, Gipuzkoaren iragan erromatarra lurretik ateratzen aritu da urte luzez, eta haren aurkikuntzek hankaz gora jarri dituzte historiako zenbait pasarte. Erakusketaren protagonistetako bat da.

Gipuzkoako emakume arkeologoei merezitako aitortza egin die Oiasso Museoak. Azken hamarkadetan egindako lana goraipatzeko erakusketa zabaldu dute, haiek irauli baitzuten hemengo arkeologia.

Ilustrazioaren Euskadi Literatura Saria jaso du irundarrak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ lanagatik. Sekuentzien garapenean jarri ohi du indarra. Komikitik dator, baina bestelako ilustrazioetan ere badabil.

Hondarribian, Lezon eta Pasaian emakume korrikalarien taldeak daude. Horien helburu nagusia ez da lehiarako prestatzea, osasun fisikotik abiatuta emakumeek euren burua zaindu eta sareak osatzea baizik.

Masterclassa edonorentzat dago zabalik, hau da, ez da behar aurretiko ezagutza. Izena emateko epea azaroaren 7tik 15era izango da.

Datorren urteko udal egutegiaren lehiaketarako argazkiak aurkezteko epea bihar (asteartea) bukatuko da. Posta elektronikoz bidali behar dira irudian.

Artiako eta Martindozeneako gaztelekuetan dozenaka ekitaldi egingo dituzte azaroaren zehar. Tartea, sexualitate tailerrak daude.

Domu Santu Eguna denez, Gabriel Aresti kaletik igo beharko dira herritarrak hilerrira. Irteera aldiz, Torreko aldapatik izango da.

Irabazleen eta aurkeztu diren lan guztien erakusketa azaroaren 12ra arte izango da zabalik Amaia Kultur Zentroan

Albiste barruan, Irungo futbol, areto futbol, saskibaloi, eskubaloi eta errugbi taldeen hitzorduak.

"Irun-Empleo Silver Economy" inklusio proiektu pilotuan parte hartu duten hamahiru kidek mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko 2. Mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratu dute.

Azaroaren 4an jasoko du Itsas Etxeak ikuskizuna. Lehen emanaldia 16:30ean hasiko da, eta bigarrena 19:00etan.

Ilusioz hartu ditu udal taldeak oinezko eta txirrindularientzako espazioa zabaltzea, edo aparkaleku berria eraikitzea.

Hondarribiko Udalaren laguntza izan du klub nautikoak ontzi berria erosteko. 'Batallau' izena jarri diote.