Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Joseba Larratxe. Marrazkilaria

[Elkarrizketa] "Komiki aspergarria balitz, ez genioke justizia egingo Laboari"

Irun
Kultura

Mikel Laboaren bueltako kontzeptuak eta pasarteak hautatu eta ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikia sortu dute Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe irundarrak. Katean egin dute lan hiruek.

Irungo Jorge Oteizaren eta Nestor Basterretxearen etxea, eszenarioetako bat da.
2022/12/09
Alaine Aranburu Etxegoien

Orain lau urte, EHUko Mikel Laboa katedrak Unai Iturriaga gidoilari eta bertsolariari egin zion komikiaren eskakizuna. Berehala, Harkaitz Cano idazle eta gidoilariarekin eta Joseba Larratxerekin jarri zen harremanetan. Ideia zaparradari ekin zioten, eta ez zutela liburu autobiografiko soil bat egin nahi ondorioztatu zuten. Hiruen elkarlanari esker azaroaren 15ean kaleratu zuten, Elkar argitaletxearen zigilupean. 

Ni ez naiz Mikel Laboa, Rene Magritten C’est ne pas une pipe-tik dator?

Toki askotatik dator, eta lehenbiziko inspirazio bat izan da Magrittena. Koadro horrek esan nahi du, azken finean, margolana ez dela pipa bat, pipa baten grabatua delako. Ni ez naiz Mikel Laboa musikariari buruzko komiki bat da, eta izenburuak erreferentzia egiten dio Laboaren figura definitzea oso zaila denari. Laboa asko daude. Laboa pertsonaia iheskorra da. Batzuentzako Laboa totem moduko bat da, gurtu behar dena, irudikatzen duena euskal kulturaren esentzia hezurmamitua. Aldiz, beste batzuentzako Laboa izan daiteke Komunikazio-Inkomunikazioa piezetakoa, oso jostaria zena, txisteak egiten zituena hizkuntzarekin. Harkaitz Canok esaten du oholtzatik ibiltzen zela txolarre bat bezala, saltoka. Ez zituen elkarrizketa gehiegi ematen, nahiko lotsatia zen, ez zuen rock izarren protagonismo nahia. Bazegoen beste Laboa bat ere jende gehienak ez zuena ezagutu, medikua.

Psikiatra zen, ezta?

Haurren psikiatra zen, bai, eta espresatzeko arazoak zituzten haurrekin aritzen zen. Entzun izan diot Canori esaten Laboa haurrekiko oso hurbil zegoela, eta era berean bera ere oso haurra zela. Haur handi bat, herri oso bat hunkitzen dituen eta mendeak iraungo dituen ereserkiak egiten. Oso pertsona zaila da deskribatzeko edota zehazteko.

Bada, asko ibilitakoa izan zen Laboa. Dokumentazioa nola egin duzue?

Dokumentatzeko garaian izan dugun laguntza handiena izan da Laboaren alargun Marisol Bastidak idatzi zituen memoriak, Memoriak: Mikel Laboaren biografia bat izena du. Hor dena dago. Datu guztiak hor daude. Beste liburu batzuetara ere jo dugu, baina Bastidarena gidaliburua izan da.

Prozesua duela lau urte hasi zen Lekeition egin genuen bilera batekin, Laboarentzat hain esanguratsua den herrian. Bilera bat baino, egonaldi bat izan zen, bizpahiru egun izan ginelako bertako etxe batean Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta hiruok. Pareta bat paperez josi, eta joan ginen apuntatzen bururatzen zitzaizkigun ideiak. Ideia zaparrada bat egin genuen bertan. Esan beharra dago lehenagotik lan handia egin zuela Canok, Bastidaren memorietatik pasarteak atera zituelako, eta orduan, pasarte horien aukeraketa bat egin genuen, bai edo bai egon behar zirenak. Eta ez pasarteena bakarrik, baita Bastidaren liburutik gaindi zeuden gauzena ere, kontzeptuena. Adibidez, Baztan edota txeroki indigenak, abstrakzioa, Jose Luis Zumeta edota Ez Dok Amairu. Hortik atera zen komikiaren bizkarrezur oso lauso bat.

Hiruok oso ados ginen kontu batean: oso komikia izan behar zuen komikia nahi genuen. Esan nahi dut: komikietan edozer gauza konta daiteke; konta daiteke gordinki holokaustoa, atera berri den MAUS-en, bezala. Bestetik, Asterix eta Obelix dituzu, katxondeozkoak direnak, eta bi horien artean dena konta daiteke. Baina egia da komikiak oso ondo funtzionatzen duela fantasiarekin, errealitateaz harago doazen kontzeptuekin. Komikiaren potentzialitate hori aprobetxatuz kontatu nahi genuen istorio bat. Komiki jostaria, umoretsua izatea nahi genuen, izango zuena ere sentimendurako tartea, baina ez zen ohiko biografia bat izan behar, kronologikoa, datu zehatzak biltzen dituena, eta errealitatearen fideltasunari garrantzia ematen ziona. Hemen ez dugu gezurrik kontatzen, baina hemen kontatzen ditugu gauza batzuk horrela ez zirenak gertatu. Nahasketa arraro bat da. Errealismo magikoa dauka.

Horrela hasi ginen eta lanak banatu genituen. Canok lehenengo kapitulua idatzi zuen. Ondoren, nik lehenengo kapitulua marraztu. Lehenengoa egina zegoelarik Canok finkatu zuen komikiaren tonua eta nik finkatu nuen estetika. Behin tonua eta estetika markatuta, Iturriagak primeran harrapatu zuen haria eta moldatu zen Canok markatutako tonu horretara. Orain irakurrita ez duzu sumatzen ea Canok edo Iturriagak idatzi duen. Haiek ere pixka bat konfunditzen dira. Nik agian hobeto kontrolatzen dut, koordinatzaile lanak egin ditudalako. Oso polita da nola haien estiloak nahastu dituzten erabat. Katean lan egiten joan gara, batek kapitulua idatzi, nik marraztu, horrek eragin hurrengo kapituluan, eta segi.

Laboaren esentzia harrapatu, ez hainbeste berea erreproduzitu. Bat egin duzue horrekin?

Bai, eta horregatik pozik nago. Komiki aspergarria balitz, ez genioke justizia egingo Laboari. Normala den zerbait egingo bagenu, ez genion justiziarik egingo. Jendeak espero ez duen gauza bat izan behar zuen, berezia, umoretsua, koloretsua, gauza asko elkartzen dituena. Ausart izaten saiatu behar ginen, bere arriskuekin. Hori egin ezean, koldarrak izango ginen. Ez zegoen tartekorik.

Estetikaz ere hasi zara, eta ez dagoela bakarra esan daiteke. Batez ere koloreei dagokienez. Nola definituko zenuke?

Komikiari barietatea eman nahi nion, Laboaren obra ere halakoa delako. Bi nahi nahasi ziren. Batetik, komikia ahalik eta artisauen egin nahi nuen, eta horregatik, marrazki guztiak dira papera eta arkatza, eta kolorea gero sortu dut, ordenagailuz. Soiltasun bat eman nahi nion arkatzarekin, hori delako Laboak bere kantekin egiten zuena. Bere obraren parte handiena da bera, gitarra eta ahotsa. Soiltasun hori imitatu nahi nuen marrazterako moduan. Era berean, bere obra oso bariatua da, eta barietate hori ere eman nahi nion; kolorearen bitartez saiatu naiz horretan. Normalean komikietan lehenik marrazkia arkatzez egiten da, eta gero tintaz errepasatu; arkatza borratu eta zerbait garbiagoa lortzen duzu.

Koloreekin giroak sortu nahi izan ditut. Hori bada modu erraz batean eszenak ondo ezberdintzeko era, eszenak bereizi nahi nituelako. Eszena bakoitza toki batean gertatzen da, eta esaterako, hasierakoa western bat da, eta granate-horixka geratu da, zine genero horrek ekartzen duen lehortasunarengatik. Aldiz, Donostia oso urdina da. Ikasle garaiak, berdeak. Azken finean, ez ditut kolore asko erabili. Ia-ia txuri-beltz faltsu bat bezalakoa da, eta ekonomia deitzen zaio horri. Alegia, dena koloretsu egin izan banu lana bikoitza izango zen, eta neurtu egin dut zenbat lan hartu, 2.200 lan ordu egin ditudalako.

Komikian zehar aldika agertu dira pasarteak. Esaterako, bihotz handiegia diagnostikatu ziotenekoa. Horri eustea izan da asmoa?

Arbelean jaso genuen bihotz handiegiarena. Egia omen da txikitan horrela diagnostikatu ziotela, ez dakit hori posible den edo ez. Antzinako bihotz abestiarekin lotu dugu, eta beste abesti batean dio ere zure bihotza, ene aingura. Beraz, badira bihotzarekin erlazionatutako kontzeptuak komikian pasarte ezberdinetan hari bat eginarazten dizkizutenak. Bukaeran ez dugu abesti hori aipatzen, baina irudikatzen dugu bidaia tripi batekin.

Bestetik, eszena batzuetan kolore leherketak daude, eta egin nahi nion erreferentzia Jose Luis Zumetari. Asko erabiltzen zituen Zumetak kolore oso biziak, primarioak, oso espresiboki. Laboari oso lotuta dagoen estetikari keinu bat egitea dela iruditu zitzaidan inspirazioarekin lotuta dauden eszena guztietan kolore eta abstrakzio horretara jotzea. Komikian ikus daiteke lehen inspirazioa bere emazteak ematen diola.

Zahartzaroko irudiak ere bildu dituzu, eta bera kirol zapatekin agertzea xelebrea da.

Hori mitikoa da! Laboa zahartzaroan kirol-oinetakoekin joaten zen. Bere betiko uniformea zeraman, txapela oker eta Nike txuri batzuk. Horrela txibatzen zigun zein gizon gaztea zen, eta nola denbora guztian zebilen kolaborazioak egiten garaikoekin. Azkena Lisaborekin izan zen, eta hori ez du edonork egiten. Hori barrutik ikaragarri gazte den batek egiten du.

Bere gaztetasuna adieraztea, beraz, esan daiteke funtsezkoa izan dela?

Haurrekin sintonia ona zeukala ere. Haur bat agertzen denean beti egiten dio keinu bat haurrari, bera ere haur bat delako. Bagenuen eszena bat buruan, azkenean ez genuela izan denborarik sartzeko, Bartzelonan egon zenekoa espezializazioa egiten. Haurren psikiatria ospitale batean zegoen Laboa, eta haurrekin lanean agertzen zen. Pena ematen dit azkenean sartu ezin izana, baina behintzat erreferentzia egiten diogu elkarrizketa batean.

Durangoko Azokan izango zarete?

Bihar izango naiz ni, Elkarren postuan. Iturriaga eta Cano tarteka izango dira. Bihar, aurkezpena daukagu Landakogunean, 14:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.