Hilerrirako trafikoa arautuko dute asteazkenean
Domu Santu Eguna denez, Gabriel Aresti kaletik igo beharko dira herritarrak hilerrira. Irteera aldiz, Torreko aldapatik izango da.

Asteazkenean (azaroak 1), Domu Santu Eguna denez, hilerrirako igoeran trafiko aldaketak izango dira. Udaltzaingoak jakinarazi berri du Gabriel Aresti kaletik igo beharko dira hondarribiarrak hilerrira, Abarka jatetxearen aurrean dagoen biribilgunetik hain zuzen. Irteera aldiz, Torreko aldapatik (Labreder inguruan) egin beharko da.
Gabriel Arestitik igotzen direnak eskuinera egin ahal izango dute gero, Domingotxoenea eta Aitziondo kaleetatik. Horrez gain, Torreko aldapatik igo ahal izango da, baina Atsaden kalera heldu arte soilik, bertan itxiko baita hilerrirako igoera.