Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Palestinako herriari babesa eman eta "sionismoaren genozidioa" gelditzea eskatu dute

Hendaiako geltokia eta Irungo CAF fabrika lotu dituzte manifestazio batean. Gazako sarraskia gelditu eta "palestinar erresistentziari" babesa eman diote.

manifestazioa palestinarekin elkartasuna hendaia irun
Oarso Bidasoko Hitza
Irun
2023/11/11

Palestinarekin Elkartasuna iniziatibak deituta, manifestazioa egin dute Hendaia eta Irun artean. Hiru aldarrikapen nagusi izan dituzte: “palestinar erresistentziari” zein herriari babesa adieraztea, “sionismoaren genozidioa” geldiaraztea eta Israelekiko boikota.

Frantziako Gobernuak Palestinarekin elkartasun adierazpideak debekatuta dituen arren, hori “desobeditu” eta Lapurdiko udalerrian hasi dute mobilizazioa. Lehenago, poliziakideek Topoan joan direnei nortasun agiria erakusteko eskatu diete.

Irunerako bidea hartuta, tentsio momentuak izan dira Santiago zubian. Izan ere, Frantziako Poliziaren patruila bati pinturadun arrautzak bota dizkiete, eta haiek piper-gasa botatzen erantzun dute. Ondoren, Israelgo bandera erre dute kaputxadunek.

Irungo erdialdeko kaleak zeharkatu ondoren, CAFek Irunen duen lantegira iritsi dira. Ertzaintzak dispositiboa jarri du atean.

Bertan bukatu dute manifestazioa. Izan ere, Beasainen egoitza duen enpresak kontratua du Israelekin, besteak beste, Jerusalemgo tranbia egiteko. Estatu horrekin negozioak egitea salatu nahi izan dute modu horretan.

Ondoren, honako irakurketa egin dute, hitzez hitz:

Joan den urriaren 28an Bilbon lortu genuen bezala, gaur ere Euskal Herriko kaleak betetzen ari gara, Gasteizen, Maulen, Iruñean, Bilbon eta Hendaia eta Irun artean. Elkartasun uholdea geldiezina da, eta Euskal Herrian, palestinarren erresistentziari, estatu sionistaren desegitearen aldarrikapenari, eta gobernu eta erakundeen konplizitate eta lankidetza Palestinako herriaren genozidio sionistarekin salatzen duen babes zabala erakusten du.

Hala ere, elkartasun hori ez da nahikoa izaten ari Gazako operazioa gelditzeko. Eta Palestina osoan egoera gero eta gogorragoa eta latzagoa da. Herri batean sarraskia ikusten ari gara.

1897tik. Sionismoa Palestina mapatik ezabatzen saiatzen da, eta horrekin batera bere herria. Gazan gertatzen ari dena. Plan horren parte da, gazatarrak Sinaira kanporatzea, ondoren Zisjordania eta 48ko lurraldeetan bizi diren palestinarrekin jarraitzeko.

Guk ez dugu beste aldera begiratuko, ez dugu herri palestinarra bakarrik utziko Palestinari kolonizazioaren aurkako borrokan. Horregatik, mezu hau helarazi nahi dugu: Herri palestinarrarekiko elkartasuna indartzeko unea da, gure auzo, komunitate, herri eta hirietan antolatu behar dugu, eta euskal erakundeei presio egin behar diegu, sionismoarekin era guztietako harremanak eten ditzaten.

Hain zuzen ere, mobilizazio honekin konplizitate harreman hauek seinalatu nahi izan ditugu. Euskal Herria banatzen duen mugaren alde batean, frantses gobernuak Palestinarekiko elkartasun keinuak debekatu ditu, eta, desobedituz, aurre egin diogu.

Espainiako Gobernua inbestitzeko atarian daudela, eskuineko zein ezkerreko alderdiak salatu behar ditugu, gobernu hau sarraskiaren konplizea delako. Bi estatuok, eta gehiago, Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzen ari dira, gainera. Mugaren bi aldeetan NATO eta EBaren joko anker bat bera dela salatu nahi dugu, interes ekonomiko eta inperialek mugituta.

Eta hemen bertan, CAFen atarian, Palestinan kolonialismo sionistarekin irabaziak lortzen ari diren enpresen aurka mobilizatzen gara. Ekin dezagun ba bi estatu hauen, zein NATO eta EBaren zein sarraski honen kosta aberastenari direnen aurka. Palestina libre izango da, edo ez da izango.

Guretzako irtenbidea Israelgo erakunde sionistaren desegitea da, deskolonizazio prozesu baten bidez, Palestina ibaitik itsasoraino azken eraikitzea, palestinar errefuxiatuen itzulera eta preso politiko palestinar guztien askatasuna ahalbidetuko duena.

Eta lortu arte errepikatuko dugu: Palestina libre izango da edota izango. Gora Palestinar erresistentzia, boikot Israel!

Palestinarekin elkartasuna: manifestazioa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.