Urtebeterako sinatu dute babes akordioa. Uda honetan gizonezkoen zein emakumezkoen ontzietan Aenaren logoa ikusi ahal izango da.
Larunbat honetan (ekainak 10) ehungintza aldarrikapen feministarako tresna gisa baliatuz "kaleak gureak dira" aldarrikatuko dute. Goizeko 10:00etatik aurrera matazak ehunduko dituzte Martxoak 8 plazan.
Bertsolariekin batera zenbait musikari ariko dira saioa girotzen ostiral honetan. 19:30ean hasiko dute emanaldia.
Jarduketak maiatzean hasi ziren, eta 14 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute. Orain, lehen fasean daude, eta bihartik aurrera, aldaketak egongo dira zirkulazioan.
Anoetako Udal Miniestadioan jokatu ziren 16, 18, 20 urte azpiko zein Master kategoriako Gipuzkoako Txapelketak. Alebin kategoriako atletak, berriz, Zumarragan izan ziren.
XXXVIII. Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Ipuinek ez ezik olerkiek ere badute beren lekua lehiaketa honetan.
'Kantiniersa vs Kantinero: genero ikuspegia historiari eta folkloreari' izenburupean, Palmera Monteron bilduko dira 19:00etan. Margaret Bullen eta Xabier Kerexeta izango dira hizlariak.