Hitzaldi bat antolatu du Alarde Publikoaren Batzarrak ostiralerako
'Kantiniersa vs Kantinero: genero ikuspegia historiari eta folkloreari' izenburupean, Palmera Monteron bilduko dira 19:00etan. Margaret Bullen eta Xabier Kerexeta izango dira hizlariak.

Alarde Publikoaren Batzarrak jakinarazi du ‘Kantiniersa vs Kantinero: genero ikuspegia historiari eta folkloreari’ izeneko hitzaldia antolatu duela ostiralerako, hilak 9, 19:00etan, Palmera Montero Guneko bosgarren aretoan. Saioa elebiduna izango dela aurreratu dute.
Hizlariak Margaret Bullen antropologoa eta genero ikasketetan aditua eta Xabier Kerexeta historialaria eta ondare immaterialean aditua izango dira.