Muarako ikasturteko azken bertso gaua, "berezia"
Bertsolariekin batera zenbait musikari ariko dira saioa girotzen ostiral honetan. 19:30ean hasiko dute emanaldia.
Aurtengo saioetako batean ateratako irudia. Ostiral honetan (hilak 9) ikasturteko azken bertso gaua egingo dute Muaran, Irunbar Bertsoaren Bilgunearen egitasmoz. Aurtengo seigarren saioa izango da, ikasturteari bukaera emango diona. Saio “berezia” izango dela aurreratu dute antolatzaileek. 19:30ean hasiko dute.
Izan ere, orain arte ez bezala, musikatua izango da ostiraleko saioa. Adrian Arruti Bernadet irundarra, Izarne Zelaia Arratibel donostiarra eta Manu Goiogana Bengoetxea irundarra igoko dira oholtzara, haiek ariko dira kantuan. Iban Clemenete Martin baxu jotzaileak, Iker (Xufi) Eizagirre Zufiaurre gitarra jotzaileak, Beñat Elosegi Ortiz de Zarate mandolina jotzaileak, Rafa Rodrigo Perurena gitarra jotzaileak eta Maddi Sanz Sanhez harpa jotzaileak girotuko dute saioa.
Elkartekoek gogorarazi dute elkartean bertan afaltzeko aukera eskainiko dutela.

