Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Poxpologile kalearen berrurbanizazioa, urratsak egiten

Jarduketak maiatzean hasi ziren, eta 14 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute. Orain, lehen fasean daude, eta bihartik aurrera, aldaketak egongo dira zirkulazioan.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/06/06

Poxpologile kaleko berrurbanizazioak aurrera darrai. Jarduketa horiek maiatzean hasi ziren, eta aurreranzko urratsak egiten ari dira. Proiektuaren eta jarduera eremuaren hedadura ikusita, lanak bi fasetan gauzatuko direla jakinarazi du Irungo Udalak, “oinezko eta auzotarrei, ibilgailuaren zirkulazioari eta aparkamenduari ahalik eta kalte txikiena egiteko”.

Une honetan, obrak lehen fasean daude, eta Erlaitz eta Dunboa kaleetako bidegurutzeen artean ari dira lanean. Lehen fase hori, bi azpifasetan banatuko dela ezagutarazi du udal erakundeak: lehenik, zenbaki bakoitien aldean egingo dira lanak, ondoren, bakoitien aldean jarduteko. Eremu horietan azpiegiturak instalatzeko eta zolagaina berritzeko lanak egingo dira, eta udalak adierazi du asmoa dela “aparkamenduari ahalik eta kalte txikiena eragitea”. Hori dela eta, “aparkalekuak txandaka” kenduko direla baietsi dute.

Jarduketa horiek eragina izango dute zirkulazioan. Bihartik aurrera (asteazkena, hilak 7), Erlaitz eta Dunboa kaleetako bidegurutzeen arteko zirkulazioa, kanaleranzkoa, irteerakoa bakarrik izango dela aurreratu du udalak, “behin lanak bukatuta utziko dena”. Erlaitz eta Ramon Iribarren kaleetako bidegurutzeen arteko tartea oraingoz bi noranzkoa izango dela esan dute.

Lanen deskribapena

Aurkeztutako proiektuaren helburua da “ingurua bere osotasunean berritzea”. Hori dela eta, jarduketen oinarria kalea berrantolatzea izango dela zehaztu du udalak: ibilgailuek noranzko bakarrean zirkulatu ahalko dute, eta 5 metro zabal den errei bat sortuko da, ibilgailuak kalearen bi aldeetan baterian aparkatu ahal izateko. Antolamendu berriari esker, oinezkoentzako espaloi zabalak sortu eta egungo maila aldeak berdinduko direla iragarri dute. Zuhaitzak ere berrituko dira: eite txikiko zuhaitzak landatuko dituzte, etxebizitzak hurbil egotearekin bateragarriak izan daitezen.

Horrez gain, “oinezkoen zirkulazio segurua” bermatzeko, oinezkoentzako pasabide gehiago sortzea proposatu eta pasabide berriak goratuak izango direla adierazi du udalak, “ibilgailuek abiadura murriztu behar izateko”. Ildo horretan, espaloiak “hobeto” zolatuko direla esan dute, Nafarroako hiribidekoen antzeko baldosak jarrita, eta ezkaratzeko irisgarritasuna hobetuko da.

Proiektua Construcciones Otegui Gaztañaga SL enpesari esleitu zaio, ia bi milioi euroko aurrekontuarekin. Jarduketen aurreikusitako exekuzio epea 14 hilabetekoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.