Euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak eska daitezke

Gaurtik irailaren 15a bitarte egin daitezke eskaerak BAZen edota udalaren orrialdean. Guztira 37.600 euro banatuko dituzte.

Martxan da Emakumeen VII. Pala Txapelketa

Ainhoa Moron Lasa eta Idoia Karrera Etxebeste irundarrek osatutako bikotea izan zen lehen jardunaldiaren garaile.

Erosketa bonuak berriz ere dendetan, ekainaren 2tik aurrera

30 euroko erosketa bakoitzeko, 10 euroko deskontua jasoko dute erosleek. Bi fasetan banatu dute kanpaina: Ekainaren 2tik uztailaren 3ra, eta urriaren 1etik abenduaren 4era.

Arte garaikidea kalera aterako dute

Hilaren 20, 21 eta 22an, San Juan Plazan, 'Kontenporanea 2022'-ren VI. edizioa egingo dute. Aurtengo gaia 'Ekosistema enpatikoak' izango da.

Herri Kanta Kasino Zaharra

Herri Kanta Jaialdia bueltan izango da igandean

Gipuzkoa plazan 31. edizioa egingo dute 11:00etatik aurrera. Zortzi abesbatza igoko dira oholtzara.

Aurrekontu Irekien prozesuaren topaketa irekia gaur Irunen

Irundarren proposamenak jasotzeko ekimena gaur, arratsaldeko 18:00etan Amaia Kultur Zentroan izango da. Mikel Pagola, Herritarren Partaidetzarako foru zuzendaria bertan izango da.

Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan, hiru urre Oarso Bidasora

Gazte Mailan Hibaika eta San Juan izan ziren garaile, eta gizonen Absolutu Mailan Hondarribira joan zen txapela.

[Galeria] Txotx asteburua inauguratu dute irundarrek

Harrera jendetsua egin diote bizilagunek 2022ko Irungo Sagardo Egunari. Eguratsa lagun, lehen 'txotx'-ak bota dituzte jada.

[Erreportajea] Kateako historiari errepasoa egin dio Migeltxo Martiarenak

Auzoaren sorreratik gaur egunera arteko historia azaldu du egileak. Ez da hilabete batzuetako lana izan; hainbat eta hainbat urtez jasotako informazio guztia bildu, eta argitalpen batean jaso du: ‘Ventas / Katea’.

[Erreportajea] Tunelaren bukaeraren zain

Inoizko egoera zailenari eusten ari da Gipuzkoako automozioaren sektorea. Pandemia hasi zenetik beherako joera mantendu dute salmentek, eta minimo historikoetara iritsi dira azken hilabeteetan.

Udalak hainbat lan egin ditu haur eskoletan, kurtso berriari begira

Artean, espazio ezberdinak, hesiak, zorua eta pintura berritu dituzte. Era berean, energia efizientzia bilatu dute.

Hondarribiak badu jaien egitaraua

Guztira 95 ekintza antolatu ditu Hondarribiko Udalak osasun egoeraren ondorengo lehen jaietarako.

Datozen egunotan salduko dituzte gazte bazkariko sarrerak

Irailaren 10ero antolatzen dute. Asteburuan jarri dituzte salmentak egiteko hitzorduak: bihar, etzi, eta etzidamu.

Irailaren 12an, gazteak arraunean hasteko proba antolatu dute

Hondarribiko Arraun Elkartean egingo dute saioa. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, eta 2011tik aurrera jaiotakoei egin diete dei.

Atrezzoko eskopetekin irtengo da Jaizkibel Konpainia

Aurten armen legislazioan aldaketak egon dira eta beharrezkoak diren tramiteak egiteko denbora faltagatik atrezzoko eskopetekin irteteko beharrean ikusi dira.

Hondarribiko jaiei ongietorria emateko lasterketa

Jostaldi pilotalekutik abiatuko da Guadalupeko Igoera, bihar. Aldez aurretik izena eman ez dutenek, egunean bertan, irteera gunean egiteko aukera izango dute.

hondarribia.jaizkibel

Podemos Irunek Jaizkibel Konpainia babestu du

Irantzu Varelak gaur jasoko du Jaizkibel Konpainiaren Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria, eta bertan izango da moreen ordezkaritza.

Helduek bizikletan zirkulatzen ikas dezaten tailerra egingo dute

Bi egunekoa da tailerra, hilaren 20an eta 22an. Hiru orduko tartea hartuko dute egun bakoitzean tailerrerako.

EAJk udal gobernuak trafiko arazoarekin duen jarrera arbuiatu du

Hiriak dituen benetako premiez jabetu ez izana leporatu dio alkateari; baita ardura ez zegokion maila instituzionalean kokatu izana ere.

gira.bira

Biharko Girabira emanaldiaren lekua aldatu dute

Eguraldi txarra iragarri dutenez, Soroxartan beharrean Belaskoenea ikastetxeko patioan egingo dute.

Gehiago