Irailaren 12an, gazteak arraunean hasteko proba antolatu dute
Hondarribiko Arraun Elkartean egingo dute saioa. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, eta 2011tik aurrera jaiotakoei egin diete dei.
Hondarribiko Arraun Elkartea 2022-2023 denboraldia hasteko lanetan murgilduta dabil. Artean, gazteenen ikastaroak antolatuko ditu.
Hori dela eta, dei egin diete 2011tik aurrera jaiotakoei (horiek barne) irailaren 12an, astelehena, arraun elkarteak antolatuko duen proban parte-hartzera. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, arraun elkartearen egoitzan, eta ez da mailaketarik egongo. Kirolean hasi nahi duten gazteentzat moldatuko dute saioa.