Kauldi Odriozola. Bidasoa taldeko jokalaria.

[Elkarrizketa] "Naonedek aukera eman dit, eta gogoa neukan salto hori emateko"

Zumaiarrak Naoneden [Nantes, bretoieraz] jokatuko du datorren denboraldian. Bukatu berri den denboraldia "konplikatua" izan arren, helburua lortzeko gai izan dira. Bidasoak hirugarren bukatu du liga, eta laugarrenez segidan sailkatu da Europarako.

[Erreportajea] Bukaerarik gabeko auto-ilaran

DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren aztertzaile kopurua «ez da aski» Gipuzkoako autoeskolen beharrei erantzuteko. Itxaron-zerrenda luzeez eta lan-erreleboa emateko zailtasunez mintzatu dira jabeak.

Ana Mari Fernandez Otondo hil da

Emakumeek alardean parte hartzearen aldeko borrokan hasieratik egon izan da Fernandez.

Hondarribira bueltatuko da Gipuzkoako Traineru Txapelketa

Goizeko 11etan Hondarribiko hondartzan hasiko da Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Guztira 24 traineruk parte hartuko dute gizonezkoen, emakumezkoen eta beteranoen kategorietan.

Leon Iruretagoiena alkate izandakoaren gorpua aberriratuko dute

Larunbat honetan Mexikotik Blaia hilerrira eramango dute bi agintaldiz Irungo alkatea izan zena. Haren hainbat senideren gorpuak ere ekarriko dituzte.

140 ekintzez osatu dute aurtengo Irungo jaien egitaraua

Hilaren 18an hasi eta uztailaren 1ean amaituko dira jaiak. 409.000 euroko aurrekontua erabili dute antolatzeko, azken urtean baino 60.000 euro gehiago.

XI. Juanma Garate Txirrinda Martxak elkar aurkitzea izango du helburu

Igande honetan egingo da lasterketa eta 72 edota 122 kilometrotako ibilbideak osatu beharko dituzte. Izen emateak hilaren 10a baino lehen egin behar dira.

"Orain arteko Bikingo Egunik bereziena" antolatu dute

Bikingo Eguna aurtengo 'FederArte Surfing Kultura' zirkuituko lehengo geldialdia izango da. Hilaren 18an Hondarribiko Butroi pasealekuan egingo da.

Irungo Harrera Sareak bat egin du harrera duina aldarrikatzeko ekitaldiekin

Bertan bizi diren eta bidean doazen pertsona guztien oinarrizko eskubideak bermatzeko eskatuko dute kalean lo eginez, Euskal Herriko zazpi herritan.

Beaskoetxea eta Lekerika finalerdietara

Iragarpenek huts egin zuten joan den larunbatean. Beaskoetxea eta Lekerika aise nagusitu ziren Olharan eta Etchetoren aurka jokatutako partidan.

Sexu esplotazioa salatzeko kalera irtengo da Txingudi Elkarte Feminista

Ostiral honetan izango da sexu esplotazioaren aurkako nazioarteko eguna eta urraketa hori salatzeko lehen jarduera 18:30ean izango da.

ticket-bai

Ticket-bai sistemako diru laguntzen inguruan mintzatu da PSE-EE

Diru laguntzak jasotzeko beharrezkoak diren tramiteak azkartzeko eskatu dio udal gobernuari.

Giro itzela V. Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdian

16 urtez azpiko 45 jokalarik eta absoluto mailako 22 jokalarik parte hartu zuten. Txapelketa 6 txandetan jokatu zen, suitzar sisteman.

Telegramen aldibereko itzulpenaz ikasteko ikastaroa

Batez ere elkarteei zuzendutako formakuntza da eta hiru saio eskainiko dituzte Palmera Montero gunean, doan.

Erakusketa Filateliko Nazionalaren 60. edizioa, Ficoban

EXFILNA izeneko estatu mailako lehiaketa filateliko garrantzitsuena Irunen izango da hilaren 21etik 25era.

Oteizaren eta Basterretxearen tailer-etxearen memorian sakontzeko, ikastaroak

Tailerrak hilaren 23an hasiko dira, eta auzo-elkarte ezberdinetan egingo dira. Izen-emateak irekita daude jada.

Dunboan egongo da astebetez alkatea

Iradokizunak eta proposamenak jasotzeko bertaratuko da. Orain, egun bat pasa beharrean, aste osoa egongo da bertan Santano.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-9-16)

Irailak 16ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria bi liburu eta katilua dira.

Gehiago