Ana Mari Fernandez Otondo hil da
Emakumeek alardean parte hartzearen aldeko borrokan hasieratik egon izan da Fernandez.

Ana Maria Fernandez Otondo hil da 78 urterekin. Emakumeak alardean parte hartzeko borrokan ibili izan da historikoki, eta lehenengo alardean parte hartu zuen. Ama Xantalen konpainiako kapitaina izan da.
2019an omenaldia egin zioten, eta berriro jantzi zituen kapitain arropak.
Dolumin ugari jaso ditu familiak sare sozialetan, eta denek gogoratu dute emakumeek alardean parte hartzearen alde egindako borroka.
Gorpua gaur 13:15 arte egongo da beilatokian.