Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oteizaren eta Basterretxearen tailer-etxearen memorian sakontzeko, ikastaroak

Tailerrak hilaren 23an hasiko dira, eta auzo-elkarte ezberdinetan egingo dira. Izen-emateak irekita daude jada.

Oteiza eta Basterretxeaen tailer-etxea.
Mikel Del Val
Irun
2022/09/19

Luis Vallet, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen figurak eta obrak ezagutzeko, Irungo Udalak sei tailer eskainiko ditu hilaren 23tik aurrera. Kultur arloko ikastaro horiek familia girokoak dira, eta Irungo auzo ezberdinetan egingo dira. Izen-emateak irekita daude dagoeneko, eta Irungo Udalaren webgunean egin daitezke.

Tailer horiek abiatzearen helburua da Oteizaren eta Basterretxearen tailer-etxearen memoria berreskuratzen jarraitzea, jendea Iparralde hiribideko eraikinera erakartzea eta bere garaian haren inguruan egituratu zen mugimendu artistikoan fokua jartzea, begirada Mugarte proiektuan jarrita.

Helburu horiek gauzatzeko, hainbat jarduera bideratuko dira. Ildo beretik doaz Iparralde hiribideko eraikina mantentzeko egin diren beste urratsak ere, haren irudia hobetzeko eta gehiago ez hondatzeko; hala nola, fatxadan olana bat jartzea.

Jarduera horiek, gainera, bat egiten dute kultur arloak duen beste lan-ildo batekin: jarduerak hiriko auzoetara zabaltzea, kultura deszentralizatzeko, beste publiko batzuengana iristeko eta ohiko espazioetatik kanpo eskuragarri jartzeko. Gauzak horrela, ikastaroak hiriko hainbat auzo-elkarteren egoitzetan eskainiko dira. Orotara, sei tailer egitea aurreikusi da, eta elkarte bakoitzean bi saio egingo dira. Hortaz, guztira 12 dira emango diren ikastaroak.

Datak: ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara:

  • Irailak 23: Bost Puntu (Vallet), Santiagoko auzo-elkartean.
  • Urriak 14: Sakatu botoia (Basterretxea), Dunboako auzo-elkartean.
  • Azaroak 4: Hutsuneak (Oteiza), San Migeleko auzo-elkartean.
  • Azaroak 18: Mugalariak (Vallet), Elitxu auzo-elkartean.
  • Abenduak 2: Borobilak (Basterretxea), Alde Zaharra-San Juaneko auzo-elkartean.
  • Abenduak 16: Zinekluba (Oteiza), Arbeseko auzo-elkartean.

Urtarriletik aurrera berriz emango dira tailerrak honako egunetan:

  • Urtarrilak 13: Bost Puntu (Vallet).
  • Urtarrilak 27: Sakatu botoia (Basterretxea).
  • Otsailak 10: Hutsuneak (Oteiza).
  • Otsailak 24: Mugalariak (Vallet).
  • Martxoak 10: Borobilak (Basterretxea).
  • Martxoak 24: Zinekluba (Oteiza), Kateako auzo-elkartean.

Tailer-etxea

Oteizaren eta Basterretxearen tailer-etxea Iparralde hiribidean dago kokatua. Proiektua 1956 eta 1958 urteen artean gauzatu zen, Luis Vallet arkitektoak zuzenduta. Hormigoi armatuzko prisma bat da, zutoin batzuen gainean pausatua dagoena. Eraikina arkitektura arrazionalistaren adibide da, eta bertan gauzatu zuten euren lan artistikoa Oteizak eta Basterretxeak. Gainera, han bizi ziren bi artistak.

Eraikinaren hasierako proiektua forma sinpleko edukiontzi bat zen, zutoin gainean paratutako kutxa bat: espazio irekiak eta argi naturala zituen gela guztietan. Ondoren, Oteizak eta Basterretxeak euren modura modulatu zituzten espazioak: teilatu lau bat eta beste bolumen bat gehitu zituzten, klera laborategi gisa erabiltzeko. Eraikinak bi solairu ditu fatxada nagusian eta hiru atzealdean, inguruaren desnibelagatik. Horrez gain, aipatzekoak dira leihoen bost baoak, eta, horien artean, balkoi ia kubikoak. Oteizak eta Basterretxeak 1957tik 1974ra gauzatu zituzten Irunen euren sormen proiektuak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.