2022/7

Urrezko domina Iker Arotzenarentzat, 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan

7,70 metroko luzera jauziari esker geratu da lehenengo BATeko atleta.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-7-7)

Uztailak 7ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Garua kafetegi eta okindegian 4 pertsonentzako gosaria da.

Autobus zerbitzuarentzat aldaketak proposatu dizkio EH Bilduk aldundiari

Zerbitzua hobetzea eta trantsizio ekologikoa helburu, gazteei nahiz gune ezberdinei begirako proposamenak egin ditu koalizioak.

Diana kalean behin-behineko aparkalekuak egingo dituzte

Irunvik oniritzia eman dio lurzorua lagatzeari, eta 45 toki eta motoak aparkatzeko eremu bat egingo dira.

Portuko egoitza eta udal bulegoa euskaraz lasaitasunez aritzeko gune gisa izendatu ditu Abotsanitzek.

Abotsanitz: "dakitenek hitz egiten ez badute, jai daukagu"

Hondarribian %8a baino gehiago jaitsi da euskararen erabilera, azken bost urteetan, Soziolinguistika Klusterrak 2022an argitaratutako txostenaren arabera.

23 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan arituko dira bihar, BATeko atletak

Bederatzi atleta eramango ditu BATek Santanderrera, Iker Arozenak ditu aukera gehien, rankingean lehenengoa baita.

Uztailaren 10ean lehenago bukatuko da Irunbus zerbitzua

San Kristobal eguna da eta lau autobusek zerbitzu amaitze ordutegia aldatu dute datorren iganderako.

Hondarribiak 'Olatu solidarioak' kanpainarekin bat egin du

'Olatu solidarioak' jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren sensibilizazio kanpaina da. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan.

Kasino Zaharra Adinekoen Etxearen irekiera eskatu dute

Hondarribiko jubilatu zein pentsionistek Kasino Zaharraren irekieraren eskaera formalizatzeko 677 sinadura jaso dituzte dagoeneko.

Azkaingaina eta Miazuri meatzeetaz gehiago jakiteko irteera, hilaren 16ean

Parte hartzeko izena eman behar da uztailaren 14a baino lehen. Jarduera pedagogikoa da eta naturaz gozatzea ere badu xede.

Gehiago