2022/7

Kontzertu bikoitza, gaur, Lakaxitan

Aina eta Sofa taldeek kontzertua eskainiko dute iluntzean.

Jai historikoak izan direla dio udalak egindako balantzean

Jarduera jendetsuenak errepasatu dituzte eta udaltzain eta ertzainen lana txalotu dute. Eraso matxista eta sexisten gainean ez dute adierazpenik egin.

Jamones Alzaga Hondarribiko komertzio 'itsas zaindariena'

'Zero zabor uretan' kanpainaren barneko ekimena da. Materrek hil honetan bisitatuko dituen herri bakoitzean herriko komertziorik 'itsas zaindariena' aukeratu eta sarituko dute.

Migel de Anbuloidin aparkalekua jarriko dute EAJ-ren eskariz

Behin behineko aparkalekua jarriko dute Lapitzen. Bi urtez eskatzen egon direla eta udalaren interes falta deitoratu du EAJ-k.

Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren emanaldia, igandean

Arimen Besarkada obra aurkeztuko dute. Bertan izango dira Alize Mendizabal organista ospetsu eta Junkal Guerrero sona handiko konpositorea.

Iparbus, Zaisa Txingudi Errugbi taldearen babesle nagusia beste urte betez

Enpresaren konpromisoa, talde lana eta diziplina nabarmendu du taldeak, balio horiek partekatzen dituztelako.

eskola materiala

Eskolako materiala erosteko diru laguntzak eska daitezke

Uztailaren 4tik irailaren 30era bitarte egin daitezke eskakizunak eta Irungo saltokietan erosketak egitea ezinbestekoa izango da.

Jaietako argazki eta kartel lehiaketa bertan behera utzi ditu azkenean udalak.

Argazki eta kartel lehiaketa ostiralean itxiko dira

Hondarribiko jaietarako kartel eta argazki lehiaketara aurkezteko azken egunak dira hauek. Lanak aurkezteko baldintzak gogorarazi ditu udalak.

Gehiago