
Asteazkenean San Juan plazan elkarretaratzera deitu dituzte irundarrak. Arratsaldean bilduko dira.

Hilaren 16an hasi eta 23ra bitartean luzatuko dira bizikleta martxak, tailerrak eta bestelako jarduerak; Amute-Kostako gabeziak identifikatzeko ibilaldi «kritikoa» antolatu dute egitarauaren baitan.

Urrea eskuratu du Santiagotarrak klubeko kirolariak. Eslalom Olinpiko modalitatean ere lehiatu da Ander Elosegi eta Klara Olazabalekin batera, baina zorte handirik gabe.

Iazko taldearekin alderatuta oinarrizko aldaketarik ez da. Bi lagunarteko partida jokatuko dituzte irailaren 18an eta urriaren 2an.

Santurtzik, Hondarribiak Kontxako lehen jardunaldian lortutako aldea irauli du. Laugarren Kontxa jarraian irabazteko ametsa bukatu da.

Gaurko bigarren igandean bosgarren izanda, sailkapen nagusian ere bosgarren sailkatu da Hondarribia. Datu arriskutsu bat: Tolosaldeak laugarren postua kendu dio.

San Martzialeko 1522ko gudua gogoratzeko keinu bat egin nahi izan dute aurten. Iñigo Sanz irundarrak diseinatu du kamiseta berria.

Dolurako laguntza zerbitzu honetan "emozioak adierazteko eta esperientzia eta bizipenak partekatzeko gune seguru bat" sortu nahi dute, eta horretarako bi terapeuta ariko dira gidari gisa.

Bizilagun batek eman zuen abisua, gizonezkoak etxean sartu nahian ari zirela. 23, 25 eta 29 urte dituzte atxilotutakoek.

Gabonetan ohikoak izan diren jardueren espiritua berreskuratu nahi dute, eta horretarako inbertsio handiagoa egingo dute aurten.

Frantziaren kontrako partidua galdu arren (36-31), partida hasieratik jokatzeko aukera izan du irundarrak, eta hiru gol sartu ditu.

Abuztuaren 1ean XXX. Herri Giroa ospatuko dute Hondarribian. Ekitaldi nagusia 25 artisauk osatuko duten azoka izango da. Egun osoko iraupena izango du.

Bihar 20:00etan elkartuko dira Zabaltza plazan.

Eguraldi txarra iragarri dutela-eta hartu dute emanaldia Soroetako pilotalekura lekualdatzeko erabakia; frontoiko edukiera handiagoa denez sarrera gehiagoren salmenta iragarri dute.

Ainhoa Larrañagak 'Eskuminak' kanta propioekin egindako diskoa aurkeztuko du Junkal plazatxoan. 'Goazen' telesailean egin da ezagun.


Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskaera epea. Entitate, ikastetxe eta elkarteek udalaren webgunearen bitartez izapidetu beharko dute; herritarrek, aldiz, BAZ bulegora jo dezakete.
![Bertan behera geratu da kontzertua [Irudia: Andra Mari Abesbatza].](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/07/andramari_web-900x563.jpg)
Andra Mari Abesbatzeko kide batek COVID-19 gaitzan positibo eman duela-eta parrokian egitekoa zen kontzertua bertan behera uztea erabaki dute.

Bihar, Pertsonen Trafikoaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, Irungo Udalak oinarrizko eskubideen urraketa dela gogorarazi du.

Urteroko udako kontzertua eskainiko dute abesbatzek iluntzeko 20:30etik aurrera; sarrerak 3 euroan daude salgai, ohiko bideetan.