Soul Tellerren biharko emanaldia eguraldi txarragatik lekualdatu dute
Biharko iragarrita dagoen Soul Teller musikariaren kontzertua Soroetako Frontoian izango da.
![Soul Teller musikaria](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/07/untitled22.jpg)
Kasino Zaharrean emango zuten kontzertua Soul Teller eta bere kideek, baina eguraldiaren iragarpen kaskarrak Soroeta frontoira lekualdatzera eraman ditu. Data eta ordua mantendu egingo dira: hilaren 31ean, 19:00etan. Nahi duenak esteka honetan topa ditzake xehetasun guztiak.