Entzumen murriztua duten lagunei zuzendutako irteera antolatu du Arma Plazak
Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Arma Plazak eta horren baitan, Guadalupeko Santutegira eta gotorlekura bisita gidatua antolatu du urriaren 3rako.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat eginez, hondar alea jarri nahi izan du Arma Plaza fundazioak. Hala, entzumen murriztua duten lagunei zuzendutako jarduera antolatu du urriaren 3rako: Guadalupeko Santutegira eta gotorlekura bisita gidatua, keinu hizkuntza interprete batek lagunduta.
Irteeran parte hartu nahi duten lagunek Tren Berdea baliatu beharko dute Guadalupeko ingurura gerturatzeko. Hortaz, urriaren 3an, goizeko 10:30ean finkatu dute hitzordua, Tren Berdearen geltokian (Javier Ugarte kalea). Jarduera debaldekoa den arren, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da 943 64 46 23/943 64 36 77 telefono zenbakietan edo ondoko posta elektronikoan.