Zinemarako proposamena, armairutik ateratzeko egunean

Hilaren 17an ospatuko da Armairutik Ateratzeko Eguna mundu osoan, eta Irunen, film emanaldi bikoitza izango da, Amaia KZn.

Hondarribia Grand Slam sariaren hirugarren jardunaldia.

Dena prest Hondarribia Grand Slam sariaren finalerdietarako

Ostiralean sailkatu ziren hurrengo faserako bikoteak; ligaxka bukatuta, lehen postuak lortzeko lehiatuko dira datozen bi jardunaldietan.

Porturako lehen esku hartzea salatu dute herritarrek eta merkatariek.

Emakumeen Etxearen gaineko aurrez aurreko saioak hasiko dira bihar

Zortzi saio izango dira, guztira, eta hilean behin egingo dituzte Palmera Monteron. Obrak ere aurki esleitzeko asmoa agertu du udalak.

Ermita kalea berrurbanizatzeko hartutako konpromisoa betetzeko eskatu dio EAJk udal gobernuari

Ama Xantalen ermitatik iturrira bitarteko zatirako 375.000 euro bideratzeko konpromisoa da udalak hartutakoa, eta oraindik aurrera pausorik eman ez izana leporatu diote.

Portua proiektuko lehen esku hartzea ez du begi onez ikusi Abotsanitzek.

Portua proiektua "EAJrena" dela eta "ez udalarena" salatu du Abotsanitzek

Jeltzaleek Porturako aurkeztutako egitasmoa "ez" dutela "inorekin kontsultatu" dio Abotsanitzek: "Ez alderdiekin, ez eragileekin, ezta herritarrekin ere".

Delitu txikiak ugaritu direlako, bilera egin du Santanok poliziarekin

400 gertakaritik gora zenbatu dituzte Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak. Santanoren esanetan, "neurri irmoagoak hartu eta horrelako delituak eteteko garaia da".

Parte hartze aurrekontuetan finalera pasako diren ekarpenak bozka ditzakete herritarrek

Gaurtik hilaren 4ra bitartean egongo da botoa emateko aukera, 'irun.org'-n proposamen orokorretan nahiz gazteek egindako ekarpenen artean.

Tokiko merkataritza sustatzeko bonu kanpaina berria, abian.

Tokiko merkataritza sustatzeko bonu kanpaina berria aurkeztu du udalak

Iazko esperientzia aintzat hartuta, kanpaina abiatuko du berriz ere Eusko Jaurlaritzak; 200.000 eurorekin atxikitu da Hondarribia egitasmora.

"Inguruko hiri gutxik esan dezakete hiru kirolari olinpiko dituztela"

Omenaldia egin zieten atzo Tokioko Olinpiar Jokoetan aritu diren Teresa Errandonea, Ander Elosegi eta Julen Aginagalde irundarrei.

Hiriko kiroldegiak, ikasturte berrirako prest

Urte amaierara bitarte 250 ikastaro eta 2.155 toki eskainiko dituzte Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan, askotarikoak.

Sozialistek diote HAPOak ez diela herriak "gaur egun dituen arazoei irtenbidea" ematen

Ostegunean onartu zen HAPOaren inguruan sozialistek diote "hobetu" daitekeela dokumentua, ez dituelako "hiri honen behar guztiak jasotzen".

Arraun elkarteak izen emateko deialdia egin die gazteenei

Arraunean hasteko edo probatzeko gerturatu daitezen animatu die gazteenei arraun elkarteak.

Pertsona bat zauritu da gidatzen ari zen kamioi garabia AP8tik behera erori ondoren

Furgoneta bat zeraman kamioi garabia 10 metrotik behera erori da Europa kalera, Zaisa industrialdean.

Komunikatuarekin batera, irudi hau zabaldu dute "hausnarketa" eskatuz.

Guztion Alardea: "Zertan aldatzen du Alardearen ospakizuna emakume bat soldaduz jantzita egoteak?"

Alarde Eguna izango zenaren atarian, komunikatua argitaratu du Guztion Alardea taldeak. Emakumeei ospakizunean parte hartzea zergatik debekatu beharko litzatekeen eta jarrera hau zergatik defendatzen den galdetu dute, besteak beste.

Zazpi, bederatzi eta hamalaugarren postuak Santiagotarrakeko ordezkarientzat

Eslalomeko Munduko Kopako bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan Joan Crespo, Klara Olazabal eta Ander Elosegi. Ez dira podiumera igotzeko gai izan.

Bizitza plataformaren manifestazioa, gaur.

[Galeria] Bizitza plataformak manifestazioa egin du arratsaldean

Erakunde publiko guztiek eskubide eta askatasun indibidual eta kolektibo guztiak berrezartzea aldarrikatu du gaur Bizitza plataformak.

Irungo batailako irudi bat

1936ko gerraren biktimak gogoratzeko adierazpena argitaratu du Udalak

Irun izan zen 1936an kolpistei aurre egin zien Gipuzkoako lehen erresistentzia gunea. Bigarren Errepublika defendatu zutenak omentzeko adierazpena egin dute.

36ko gerra errefuxiatuak Hendaian

Aitortza egingo die bihar udalak 1936. urteko egoera politikoa bizi zutenei

Bihar, eguerdiko 12:00etan, gogora ekarriko dituzte Estatu Kolpearen ondorengo garaiak bizi izan zituzten hondarribiarrak, Kai Zaharrean.

Nork irabaziko du Kontxa? Eman erantzuna HITZAn, eta lortu saria

Nork irabaziko du Kontxa? Galdera horri erantzuteko porra abiatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. Irabazleen eta partaide guztien artean sariak banatuko ditu HITZAk, zozketa bidez.

Gehiago