Pertsona bat zauritu da gidatzen ari zen kamioi garabia AP8tik behera erori ondoren

Furgoneta bat zeraman kamioi garabia 10 metrotik behera erori da Europa kalera, Zaisa industrialdean.

Pertsona bat zauritu da gidatzen ari zen kamioi garabia, AP8tik behera erorita, Zaisa parean.

Pertsona bat zauritu zen, atzo, Irunen, gidatzen ari zen kamioi garabia AP8tik behera erori ondoren. Zaisa industrialdearen parean izan zen istripua, 09:45 aldera. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Hendaiako norabidean zihoan kamioi garabia, eta furgoneta bat zeraman gainean. Zaisa ingurura iristean bidetik atera, eta aldapa batetik behera erori zen, 10 metro, eta autopista azpian geratu zen iraulita. Ondorioz, industria gunearen barruan dagoen Europa kalea moztuta geratu zen. Bi ibilgailuek Frantziako matrikula zeukaten.

Suhiltzaileak eta larrialdiak bertaratu ziren istripuaren gunera.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.