[Erreportajea] Paseo bat Irundik memoriaren betaurrekoak jantzita

1936ko gerran eta gerraondoan hirian zer gertatu zen hobeto ezagutzeko triptiko bat argitaratu du Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak, hiri erdigunetik ibilbide bat eginez.

TZAK kolektiboko hainbat kide orain gutxi lortutako tailerrean.

[Erreportajea] Artisauen lanari balioa emateko saretzen hasi dira

Hondarribiko hainbat artisauk TZAK izenpeko kolektiboa sortu berri dute. Espazioak lortzeko gorabeherak elkartuta, artisautza ez dagoela «sozialki baloratua» uste dute. Erakusketa aretoak eta saltokiak aldarrikatu dituzte.

Aitor Zulaikak beste urtebeterako kontratua sinatu du Real Unionekin

Kontratua 2023ko ekainaren 30era arte luzatu du azpeitiarrak. Pozik azaldu dira Real Unioneko zuzendaritza eta entrenatzailea.

Butroi pasealekua oinezkoentzako eremua izatea nahi du udalak.

Butroi pasealekua oinezkoentzat izateko proiektu pilotua abiatu du udalak

Matxin Artzu, Itsasargi eta Zuloaga kaleak erabili beharko dituzte bizikletek; Portuko trafiko dentsitatea jaisteko neurriak iragarri ditu udalak.

Bidasoak ezagutzen ditu European Leagueko aurkariak

Taldekako fasean Pfadi Winterthur, Tatran Presov, Fuchse, Wisla Plock eta Fenixen kontra jokatu beharko du Bidasoak, A multzoan.

Hirugarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean, Jostaldin.

Ekuadorrera iritsiko da Hondarribia Grand Slam saria

Ligaxkaren azken partidak izango dira larunbatean, 20:00etatik aurrera; finalerdietarako azken txartelak lortzeko lehiatuko dira puntistak.

Julen Aginagalde brontzezko dominarekin, Tokion [Irudia: J. Aginagalde].

Kirolari olinpikoak omenduko dituzte gaur

16:00etan jasoko dituzte udaletxean Teresa Errandonea, Ander Elosegi eta Julen Aginagalde Tokio 2020 olinpiar jokoetan parte hartu duten kirolari irundarrak.

Itsas Etxea Auditoriuma.

Kultur ekitaldietako aforoa handitu du udalak

Lehendakariaren dekretu berrira egokitu dituzte pertsonen edukiera mugak; bihar sartuko da indarrean neurri berria.

Aurkezpena egin dute gaur goizean eragile ezberdinek.

Adinekoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dute hondarribiarrek ostiralean

Urriaren 1ean ospatzen da adineko pertsonen omenezko mundu mailako eguna; goizetik iluntzera arteko egitaraua antolatu dute.

Ficoba, ikasturte berrirako prest

Udako etenaldiaren ostean ohiko jarduerari ekingo dio berriro erakustazokak, zuzendaritzako kideen arabera, "jardueraz betetako egutegi batekin".

Joan den astean baino 33 kutsatze gutxiago zenbatu dituzte

89 kasutik 56ra jaitsi da, astebeteko epearekin, PCR positiboen kopurua. Irun eremu gorritik laranjara pasa da, eta laranjatik horira Hondarribia.

Irungo Hizkuntza Eskolako egoitza

Hizkuntza eskolan izena emateko epea zabalik

Ikasturte berrirako ateak zabalduko ditu Irungo Hizkuntza Eskolak. Aurrez eman beharko du izena parte hartu nahi duenak eta horretarako tartea hilaren 17ra artekoa izango da.

Afganistango emakumeon egoera

Afganistango emakumeak babesteko premia azaldu dute Irungo eta Hondarribiko elkarteek

Talibanen erregimena Afganistanen giza eskubideak eta batez ere emakumeenak urratzen ari da. Irungo eta Hondarribiko hainbat elkartek manifestua sinatu dute babesa emateko

2021eko pala txapelketaren lehen jardunaldia jokatu dute.

'Bixi,bixi' emakume pala txapelketa azkarra hilaren 11n

Soroetako pilotalekuan jokatuko da, irailaren 11n, 'Bixi,bixi' emakume pala txapelketa azkarra.

Astelehena arte eskatu daitezke ostalaritza eta ostatatze enpresentzako diru laguntzak

Eskatzaile bakoitzari, gehienez, 7000 euro ematea ezarri du udalak. Irailaren 6 arte eskatu daiteke udalaren orrialdean.

Abotsanitzek EAJren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak gaitzetsi dituzte.

Herri batzarra egingo du bihar Abotsanitzek, bere egoitzan

Urteroko herri batzarra antolatu du biharko Abotsanitzek. Guztira hiru gai proposatu dituzte lantzeko.

San Nikolas zubia

San Nikolas zubia konpontzeko aurrekontuaren %1 ere erabili ez izana salatu du Abotsanitzek

Abotsanitzek udal gobernuari leporatu dio, San Nikolas zubia konpontzeko 370.000 euroko aurrekontutik, 3.073,40 euro erabili izana. Hiru urtez segidan aurkeztu behar izan dutela diru partida hau ere salatu dute.

Azken sarrerak salduko dituzte 'Sorotan Bele gogoan' emanaldirako

Erosteko sisteman arazo bat egon dela eta, saldu gabe geratu diren azken 100 sarrerak erosi ahalko dira larunbatean.

Emakumeentzako ahalduntze ikastaro berriak iragarri dituzte

Abendura bitarte ikastaro ugari antolatu ditu Berdintasun sailak, bost orotara. Bihartik aurrera eman daiteke izena horietan, hilaren 17ra bitarte.

Hamar domina eta taldekako hirugarren postua Santiagotarrakeko gazteentzat

Klubeko 15 kirolari lehiatu dira asteburu honetan Leonen, Espainiako Gazteen Eslalomeko Txapelketan.

Gehiago