Pentsio duinak aldarrikatu dituzte

Jai eguna izan arren, hamarka lagunek erantzun diote Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideen deiari. Udaletxeko arkupetan bildu dira.

Viva Suecia taldeak kontzertua eskainiko du Irunen

Irun Zuzenean jaialdiaren bezperan (hilak 12, ostirala) eskainiko dute musika emanaldia, Ficoban. Larunbatean aldiz, Olinpia, Sara Zozaya eta La Bien Querida taldeen txanda izango da.

Ostalaritza eta merkataritzarako laguntza bonuen balorazioa egin du udalak.

Irun Aurrera bonuen laugarren kanpaina hasiko da, hurrengo astean

Azaroaren 4an abiatuko da Irun Aurrera bonu kanpainaren 4. edizioa, eta abenduaren 5 arte iraungo du. Oraingoz, 226 establezimenduk eman dute izena ekimenean, baina urriaren 29 arte inskribatu daiteke, udalaren orrialdean.

Ordenantza fiskalak izoztuta mantenduko dituzte

Elkarrekin Podemosen hizkuntza eskakizunen mozioa atzera bota dute. PPren babesa baino ez du eduki eta PSE-EE abstenitu egin da.

Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa egingo dute beste urte batez

Aurtengo udal egutegiaren gaia "Irun, izen propioz" da, eta asmoa Irunen hain ezagunak ez diren eta kale izendegian jasota dauden pertsonaiak ezagutaraztea izango da.

Jaizkibelgo hainbat ehiza postu, itxita, babestutako espezieak hil izanagatik

Leuta-Guadalupe-Faro ehiza lerroko hainbat posturi giltza eman dio behin-behinean aldundiak, berriki belatz handi bat tiroz bota dutelako inguruan.

HAZ

HAZ eta IRUNVI zerbitzuetarako ez da hitzordurik eskatu beharko

Azaroaren 2tik aurrera, ez da hitzordurik eskatu beharko HAZ eta IRUNVI bulegoetara gerturatzeko. Hala ere, izapide zehatz batzuk egiteko, oraindik, hitzordua eskatu beharko dela jakinarazi dute.

[Erreportajea] Hondarribiko kutsua duen apar artisaua ekoitzi dute

Aitor Diaz eta Asier Zapiain hondarribiarrek bertako lehen artisau garagardoa sortu dute ‘Hondarribeer’ proiektuan. Lehen saiakera merkaturatu ondoren, garagardoa ekoizteari ekin diote.

GARAZI PLAZAOLA. ABOKATUA.

[Elkarrizketa] "Garrantzitsua da zure eskubideak jakitea zerbait gertatuz gero"

Irule Abokatuak-ek ‘Indarkeria matxisten kasuen aurrean zein salaketa eta defentsa ditugu?’ hitzaldia eskaini du Irunen, aste honetan. Plazaolaren arabera, ezjakintasun handia dago gai horren aurrean.

Irungo Udaltzaingoa

Lan mahai bat jarri du martxan udalak hiriko "segurtasuna eta bizikidetza ziurtatzeko"

Lan mahai bat sortu du udalak, hirian "delituek gora" egin dutela argudiatuta. Bertan, neurri desberdinak hartuko dituzte "segurtasuna eta bizikidetza" ziurtatzeko, eta jada bi erabaki hartu dituzte: hamar zaintza kamera gehiago jartzea hirian zehar eta udaltzaingo lantaldea handitzea.

'Wikimujeres' izeneko proiektua aurkeztuko dute Kabigorri ateneoan

Wikipedia entziklopedia irekian "gizonezko eta emakumezkoen artean dauden hutsuneak" identifikatuko dituzte osteguneko saioan.

Pantailak Euskaraz egitasmoaren berri emango dute ostegunean.

Pantailak Euskaraz nahi dituztela aldarrikatuko dute ostegunean

Blagan euskara elkarteak antolatuta, Pantailak Euskaraz egitasmoaren berri emango dute bultzatzaileek etzi, Kultur Etxean aurreikusitako ekitaldian.

Lankidetzarako diru laguntzak, abian.

220.000 eurotik gora banatuko ditu udalak GKEen artean

2020 eta 2021eko lankidetza eta elkartasun proiektuak dira diruz lagunduko dituztenak; deialdiak atzeratzeagatik jasotako kritikak bukatutzat eman ditu Gotzone Larrartek.

Ramon Sanchez Ramirez irundarraren 100 urteak ospatu dituzte

Bideoan grabatutako zorion agur bat jaso zuen joan den ostiralean irundarrak, Jose Antonio Santano alkatearen eskutik.

200 bikote baino gehiagok Ficoba aukeratu dute euren ezkontzak prestatzeko

Balantze positiboa egin dute 'Los muñecos de la tarta' azokaren antolatzaileek. Bisitariek azokari "balorazio ona" eman diote.

Santiagotarrak, Euskadiko Eslalom Txapelketan nagusi

Taldekako sailkapenean lehen postua eskuratzeaz gain, hogei dominarekin itzuli dira, urrezko sei, zilarrezko sei eta brontzezko zortzi.

Astebetean, zazpi COVID-19 positibo Hondarribian eta hemeretzi Irunen

Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasa 38koa da Irunen, eta 52koa Hondarribian. Astebetean hazi egin dira tasa horiek.

Hondarribia Grand Slam saria, Arbe-Lopez bikotearentzat

2-1 gailendu dira Erkiaga-Etxeto bikotearen aurka, aurtengo txapela eskuratuz. 500 zale baino gehiago bertaratu ziren Jostaldi pilotalekuan.

Hainbat jarduera egingo dira bularreko minbiziaren aurka

Urriaren 19a da Minbiziaren Aurkako Eguna, eta udalak, AECC eta Emekirekin batera hiru egunetako egitaraua osatu du.

III.Farfailarien topaketa Kasino Zaharrean egingo da.

Igandean 110 farfailari elkartuko dira

Iaz eten egin zen pandemiagatik Emekik antolatzen duen farfailarien topaketa eta aurten "inoiz baino ilusio handiagoarekin" prestatu dutela aitortu dute antolatzaileek.

Gehiago