Hondarribia Grand Slam saria, Arbe-Lopez bikotearentzat

2-1 gailendu dira Erkiaga-Etxeto bikotearen aurka, aurtengo txapela eskuratuz. 500 zale baino gehiago bertaratu ziren Jostaldi pilotalekuan.

Arbe-Lopez bikoteak jantzi du aurtengo Hondarribia Grand Slam sariaren txapela. Atzo jokatu zuten finala Erkiaga-Etxeto bikotearen aurka, lehia biziko partida batean. 2-1 gailendu ziren Arbe-Lopez zestalariak.

Giroa ederra izan zen gainera, jendetza bertaratu baitzen Jostaldin. Antolatzaileen arabera, 500dik gora zale jaso zituen zesta puntako finalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.