12:00etan hasiko dute ostiraleko mobilizazioa, Donostiako bulebarretik. Irundik topoz joateko hitzordua jarri dute.
Asteazkenetik urriaren 8ra bitarte hiriko zenbait puntutan txangoak, erakusketak, emanaldiak, proiekzioak, tailerrak eta bestelakoak eskainiko dituzte.
Irungo erdialdetik zortzi puntuko ibilbidea proposatu du elkarte errepublikanoak, ordubete ingurukoa.
Autoan zazpi migratzaile zeramatzala gelditu zuten, Behobian. Frantziako auzitegiaren esku utzi dute jada.
Emakumeentzako Ahalduntze Eskolen barruan, argazkien B aldea aztertuz, sentimenduak, bizipenak eta bestelakoak landuko dituzte argazkilari lasartearrarekin 'Zugandik' tailerrean.
Tigrayren aldeko bizikleta zeharkaldia urriaren 2an iritsiko da Hondarribira; laguntza humanitarioa bidali ahal izateko diru bilketa abiatu du Etiopia Utopia fundazioak.
Dozenaka lagun hurbildu ziren Urdanibiza plazara, hainbat eragilek egindako arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako deialdira, eta ez zen inongo gertakaririk izan.
Guztira, 3,13 hektareako azaleran esku hartuko du aldundiak Artzu azpialdean; eukaliptoak moztea eta ametzak landatzea da helburua.
Aldaketa klimatikoak eskualdean eragin ditzakeen kalteekin kezkati agertu da EAJ. Horretarako, beharrezkotzat jo dute Klimaren eta Energia Eraginkorren aldeko Ekintza Planari (KEJEP) "bultzada berri bat" ematea.
Hondaribia Grand Slam sariaren bigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan; Goikoetxea-Aimar bikoteak lortu du finalerdietarako lehen txartela.
Irailean izandako COVID19 agerraldiak birusarekin lotutako hiru heriotza eragin ditu erabiltzaileen artean; uneotan bost kasu aktibo daude.
Ane Garciak itzulitako 'Poesia kaiera' liburuaren inguruan ariko dira ostegunean, Kultur Etxean; itzultzaileak berak gidatuko du literatur saioa.
Aspaldiko daturik onenak Irunen eta Hondarribian bildu direnak asteburuan: Irunen 11 kutsatu COVID-19agatik, eta bat bera ere ez Hondarribian.
Elkarrekin Podemos-IU taldeak gogor gaitzetsi du joan den larunbaterako hainbat lagunek sare sozialetan zabaldutako deialdi arrazista eta faxista.
Eslalomeko Munduko Txapelketa jokatu dute klubeko hiru ordekarik. Klara Olazabalek zilarra eskuratu du C1 patruiletan eta Crespok aldiz, zilarrezkoa K1 norbanakoetan. Ander Elosegi podiumetik kanpo geratu da tamalez.