Gizon bat atxilotu dute, Ipar Euskal Herrira migranteak igarotzen zituela egotzita

Autoan zazpi migratzaile zeramatzala gelditu zuten, Behobian. Frantziako auzitegiaren esku utzi dute jada.

Pertsonekin trafikatzen zuela egotzita, gizon bat atxilotu dute Ipar Euskal Herrian, Irundik pasa eta Behobia inguruan hain zuzen ere. Autoan zazpi migrante zeramatzan poliziak gelditu zuenean, joan den hilaren 3an.

Diru kopuru baten truke pertsonak trafikatzea leporatu diote. Irunen bizi da atxilotutako pertsona, eta Frantziako auzitegiaren esku utzi dute jada.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.