Hiru egoiliar zendu dira irailean Betharramen koronabirusagatik
Irailean izandako COVID19 agerraldiak birusarekin lotutako hiru heriotza eragin ditu erabiltzaileen artean; uneotan bost kasu aktibo daude.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, COVID-19 gaitzarekin lotutako beste heriotza bat izan da asteburuan Betharram adinekoen egoitzan. Guztira, hiru izan dira birusaren eraginez hil honetan zehar zendu diren egoiliarrak. Gogoratzekoa da hilaren 10ean koronabirusagatik kutsatu baten berri eman zuela Diputazioak, eta handik egun gutxira sei positibo gehiago atzeman zituztela. Hilaren 15ean ezagutarazi zuen aldundiak beste positibo bat. Bost koronabirus kasu aktibo daude uneotan egoitzan.