Ehunka herritar bildu dira gaur (hilak 19) Irungo San Juan plazan, Pablo Hasel rap abeslariaren askatasuna eskatzeko Bidasoko GKS gazte mugimenduak egindako deiari erantzunez.
Ziztaka proiektua sortu dute Irunen, euskararentzako eta kulturarentzako gune bat aurkitu nahian, kafe antzoki modukoa.
Udala aldundiak baimendutako defizitaren zati bat (2,9 milioi euro) erabili gabe uzten ari dela salatu dute. Horregatik, erabili gabeko defizitik horren ahalmenarekin finantzatuko diren 63 zuzenketa aurkeztu dituzte jeltzaleek.
Egiari Zor fundazioa historian ikusezin izandako biktimen memoria aitortzeko argi-izpi bilakatu da. Askoren oinazearen sendabide izan daiteke egia: «Beste inork ez dezala jasan guk jasan behar izan duguna».
Txomin Sagarzazu alkatea eta EAJ egin dituzte HAPOa baliogabetzearen «arduradun bakarrak», eta erantzukizunez jokatzeko galdegin die: «Gu bagina, dimisioa emango genuke, zalantzarik gabe».
Irundarrekin batera beheko solairuko 537 metro koadroko eremuaren erabilera zehaztu nahi dute. Dagoeneko auzoko zenbait elkarterekin bildu dira.
Otsailaren 19ko denbora-pasen dinamika martxan da.
Sare sozialen bidez eman du ikus-entzunezkoaren berri konpainia parekideak. Aurki zabalduko dituztela xehetasun gehiago adierazi dute.
Indar polizial eta parapolizialen biktimek lege aitortza jaso dezaten mozioak onartzen ari dia Oarso Bidasoko udalbatzak. Horren gaineko erreportaje zabala egin du HITZAk.
Luis Marianon bilduko dira eguerdian, 'Faxismoa stop! Adierazpen askatasuna' lemapean.
Irundarren artean 17 kutsatu gehiago atzeman ziren, eta sei hondarribiarrenak izan ziren. Bi herrietako tasak 500dik beherakoak dira.
Carlos Blanco Aginaga (CBA) Irungo Udal Liburutegian urtebetez egon diren joerak ikertu dituzte Unai eta Maialen Oiartzun anai-arrebek. Orain, ondorioak zeintzuk diren azaldu dute.