Aurrekontuetan 3 milioi euro alde batera utzi izana leporatu diote jeltzaleek udal gobernuari
EAJk 2,9 milioi euroko zuzenketak aurkeztuko dituela jakinarazi du.
EAJk bat egiten du aurrekontuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezohiko finantza araudi berriak medio egin izanak. Izan ere, udal taldearen ustetan, ezohiko araudi honek udalei 2021ean baliabide gehiago izateko aukera ematen die. Era honetan, udalak 6 milioi euro arteko zorpetzeko aukera babestu dute.
Hala ere, jeltzaleek salatu dute dokumentua aztertu ostean gaizki landutako aurrekontu bat aurkeztu duela udal gobernuak. Azaldu dute “Irun suspertzeko eta behar handienak dituzten pertsonei laguntzeko erabili daitezkeen” ia 3 milioi euro alde batera uzten dituen proiektua aurkeztu dutela. Datu zehatzak eman dituzte: “6.668.387 euroko defizita duen proiektua aurkeztu beharrean, 3.774.379 euroko defizita duena aurkeztu dute.” Aurrekontuetan milioi euro horiek aurreikustea erregutu diote udalari.
EAJk dio hiriak laguntza gehiago merezi dituela “ostalaritzarako, tokiko merkataritzarako, kulturarako, profesionalentzat eta beharrak dituzten familientzat”. Gobernuari gai asko ziurtzat jo izana leporatu diote eta diskurtsoaren eta proposamenen arteko koherentzia non dagoen galdetu diote.
Argibide bat eskatu diote udal gobernuari, baita gardentasunez eta koherentziaz jakinaraztea. Aurreratu dute, 2,9 milioi euroko zuzenketak aurkeztuko dituztela.