Xedea "Egoiliarrak auzoan aparkatu ahal izatea eta merkataritza eta ostalaritza eremuetan txandakako aparkatzea ahalbidetzea" dela esan du ordezkariak.
Eremu gorritik atera arren, jende pilaketak saihestera deitu ditu herritarrak. Oraingoz, eremu gorrira berriro itzultzeko arriskua dagoela nabarmendu du.
Aurten Korrika egiteko aukerarik ez dagoen arren, euskararen normalizazioa aldarrikatzeko hamaika arrazoi dituztela azaldu du Beñat Alzaga Irungo AEK-ko zuzendariak.
Behin-behinekoa da erabakia, auziaren muina aztertu artekoa. Irun, Errenteria-Orereta, Pasaia, Lezo eta Oiartzun daude Oarso Bidasoan eremu gorrian.
Ia bost milioi euro bideratuko ditu udalak aipatutako sailetara; 2021eko udal aurrekontuen laugarren aurkezpen saioa izan da gaurkoa.
Elkartean erdiguneko zein auzoetako taberna, jatetxe, kafetegi, hotel eta gaueko aisialdi guneak bildu dituzte, «Iparraldeko bezeroak berreskuratzeko, eta tokiko kontsumoa bultzatzeko» asmoz.
Koalizio subiranistak aurkeztutako 17 proposamenetatik 14 bere gain hartu ditu udal gobernuak. Gobernu koalizio berria osatu zenetik, EH Bilduk ez du «sakoneko aldaketarik atzeman».
Larunbat goizean Hondarribiko San Pedro kalean gazte mugimenduko bi kide identifikatu zituztela salatu dute.
Fernando Odriozolak hasiko du denboraldi berria Mauritaniari buruzko ikus-entzunezkoarekin.
Jai ekitaldirik ez dela egongo berretsi du udal erakundeak, nahiz eta Turismo eta Merkataritza departamentuak txapelketa mantendu nahi izan duen.
Gaztelerazko taldeak 'Peter Pan eta pertsonaiak' jorratuko ditu gaurko 'online' eskolan.
Segurtasuna bermatzeko helburuarekin trafikoa norabide bakarrekoa izatea erabaki du udalak. Eremu horretako bizilagunek Kai Berriraino jo beharko dute.
Julian Gayarra eta Aiako Harria kaleen artean ariko dira, astebetez. Beherako autoentzako noranzkoa zabalik mantenduko dute.