Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gobernu Programan adostutakoa bete dezaten «hitzetatik ekintzetara pasatzeko» eskatu du EH Bilduk

Koalizio subiranistak aurkeztutako 17 proposamenetatik 14 bere gain hartu ditu udal gobernuak. Gobernu koalizio berria osatu zenetik, EH Bilduk ez du «sakoneko aldaketarik atzeman».

Briones, Melida eta Unanue, agerraldi batean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2021/02/09

Joan den ostiralean udalbatzan eztabaidatutako Gobernu Programaren gaineko balorazioa egin berri du Irungo EH Bilduk. Koalizio subiranistak aurkeztutako 17 proposamenetatik denak aurrera atera ziren, hiru izan ezik: alarde publikoa antolatzearena, Irun 0 zabor egitasmoa aurrera ateratzearena eta hiriaren deszentralizazioa egitea. «Oso esanguratsua iruditzen zaigu ezkerreko programa batean berdintasuna, udal zerbitzuak auzoetara hurbiltzea eta 0 zabor politika modu egokian ez jasotzea. 62.000 irundarren beharrei erantzuten dizkielakoan gaude, eta gure ustez, erabat onargarriak ziren ezkerreko gobernu batentzat», esan dute koalizioko kideek.

PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUren arteko gobernu koalizio berria osatu zenetik aste batzuk pasa diren honetan, koalizio subiranistako kideek ez dute «sakoneko aldaketarik atzeman». Horren aurrean, 17 proposamen egin zituzten EH Bildukoek, «beti ere irundarrak gure politiken erdigunean jarrita».

Guzti horietatik, ondorengo proposamenak hartu ditu bere gain udal gobernuak: Hizkuntza paisaia hobetzeko lokalez lokaleko lan bat euskarak presentzia gehiago izan dezan; etxebizitza hutsekin behingoz lan bat abiatzea; kultura eragileak babesteko plan berezitu bat egitea, eta euskal kulturaren sustapen argia egitea (euskal kulturarentzako espazio fisiko baten sorrera mahai gainean jarri zuten); ongizate arloan beharrezkoak diren baliabideak jartzeko konpromisoa hartu zuten aurkeztuko diren babesgabetasun egoerei aurre egiteko; etxegabekoen kasuan, gobernuak inork kalean (borondatez) lo egin behar ez izateko konpromiso argia hartu zuen;  parte hartze zuzenari dagokionez, udal gobernuak konpromisoa hartu zuen auzotarren parte hartzea bultzatzeko; kirolean, batetik udal kirol instalazioak irekitzea auzotarrentzat, eta bestetik orain zuzenean kudeatzen ez dituen udal kirol instalakuntzen kontrola errekuperatzea; energia berdearen agentziarekin konpromisoa berrestea; eremu degradatuak bizi berritzeko plan estrategiko bat, eremu berde gehiago, eta korridore ekologikoen garapenean lan egingo duen hitza eman zuen udal gobernuak; arlo ekonomikoan, «eredu kapitalistaren gainbeheran dagoen honetan ekonomia sozial eraldatzaile bezalako planteamenduei eutsi behar zaiela» onartu zuen gobernuak; azkenik, duela bi aste autonomo, enpresa txiki, merkatari, ostalari, kultur eragile, eta abarrentzako aurkeztutako berraktibatze plan hori berea egin zuen udal gobernuak (3 milioi euro aurreikusi dituzte).

Onartutako proposamenei dagokionez, «jakin badakigu ez direla lotesleak udal gobernuarentzat eta paperak dena onartzen duela». Beraz, konpromiso horiek benetan bete daitezen exijituko du EH Bilduk, eta horretarako, ezinbestekotzat jo dute udal gobernua «hitzetatik ekintzetara pasatzea».

Datorren asteotan aurrekontuen gaineko negoziazioa helduko da eta EH Bilduk jada proposamen ugari egin ditu. «Inor atzean utzi nahi ez bada salbuespeneko egoera bati salbuespeneko neurriekin egin behar zaio aurre, eta horretan, gure taldetik elkarlanerako prestutasun osoa adierazten dugu. Beti ere irundarron bizi baldintzak hobetzeko asmoz».

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.