Coronabirusak hezkuntzan eragindako beharrei buruz hitz egin du udalak Jokin Bildarraitz Hezkuntza sailburuarekin.
Hamalaugarren Jose Antonio Loidi beka irabazi zuen bikoteak iaz, eta azken urtean Irungo udal liburutegian euskarazko liburuak irakurtzeko izan diren ohiturak eta joerak ikertu dituzte.
Alkateak «eraldaketa handi gisa» aurkeztutako proiektua «geltoki berri batera mugatzen» dela salatu dute jeltzaleek. Santanok Via Irunekiko duen «planteamendu eskasa» zuzentzeko eskatu dute.
‘Arduraz komunika dezagun’ dokumentala ekoitzi du kazetariak Bozak elkartearen eskutik. Euskarazko hedabideek hizkuntza sexistari emandako erabilera aztertzen du atzo aurkeztutako lanak.
1936-1975 urteen arteko Hondarribiko memoria leku historikoak ikertu eta liburu batean bildu ditu Barrusok. Garai hartako gizarteko klase altuenek «euskal Marbella» bat eratu zutela bertan iritzi dio historialariak.
1945eko urtarrilaren 16an erail zuten eskuin muturreko indarrek PCEko buruzagia Madrilen. Egun, Hondarribiko hilerrian daude gorpuzkiak, senideekin batera.
Irungo 100.000 biztanleko tasa 100 puntu baino gehiagotan hazi da. Hondarribian, berriz, pixka bat behera egin du tasa horrek.
Hainbat datu irakurri eta 'Fan, fan, fan' lehiaketaren irabazleak eman ditu jakitera, Maria Serrano Merkataritza zinegotziak. Oro har, adierazi dute "balantze positiboa" egin dutela.