Udala eta Eusko Jaurlaritza hezkuntzari buruz hitz egiteko elkartu dira

Coronabirusak hezkuntzan eragindako beharrei buruz hitz egin du udalak Jokin Bildarraitz Hezkuntza sailburuarekin.

Jose Antonio Santano alkatea, Jokin BIldarraitz Hezkuntza sailburua eta Santi Jimenez Hezkuntza ordezkaria elkartu dira.

Gaur goizean bildu dira udaleko bi ordezkari, alkatea eta Santi Jimenez Hezkuntza eta Gazteriako ordezkaria, Hezkuntza sailburua den Jokin Bildarraitzekin. 

Xehetasun askorik gabe, udaletik jakinarazi dute “hezkuntzaz hitz egiteko bildu” direla, eta azaldu dute bilera, “egungo egoera eta hiriarekin lotutako hainbat gai” aztertzeko baliatu dutela. 

Coronabirusak hezkuntza arloan eragin dituen ondorioak nabarmendu nahi izan dituzte udal ordezkariek. Udalak, Eskola komunitateak sortutako beharrei aurre egiteko duen premiari buruz kezka adierazi du. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.