2015/4/9

Bigarren Errepublikaren Eguna ospatuko dute igandean

Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak deituta, martxa errepublikanoa eta bazkari herrikoia izango dira Irunen.

Rebeka Parras
Turismoa aste santua 2015 Hondarribia

Hondarribia, "toperaino" aste santuan

Ostiralean 727 turista hurbildu ziren Arma Plazako turismo buelgora, larunbatean 636, ostegunean 522, igandean 480, eta Pazko astelehenean 303. Turista gehienak Euskal Herritik, Herrialde Katalanetatik eta Madriletik etorri dira aste santuko oporraldian.

Asier Perez-Karkamo
Cala Rovira Platja d'Aro

Hamar egun Platja d’Arora, Kasino Zaharrarekin

Adinekoen etxeak Gironako herrira bidaia egingo du ekainaren 1etik 10era. Bi oheko logelan lo egin nahi duenak 394 euro ordaindu beharko du, eta bakarrekoan joan nahi izanez gero, 565 euro. Dagoeneko izena eman daiteke.

Asier Perez-Karkamo

Lurra taldeak zuzenekoa emango du asteburuan Irunen

Colon pasealekuko Elkar liburu eta disko dendan finkatu dute horretarako hitzordua, etzi, 19:00etan abiatuta.

Rebeka Parras

Mendeurrenean, Kopa baten bila

Real Unionek gaur jokatuko du Castellon Federazio Kopako finalaren joaneko partida

Landetxa, Artiga eta Ibarlako haur parkeak berritu dituzte

Segurtasun lurzorua aldatzeaz gain, Landetxan eta Ibarlan haur jokoak ere aldatu ditu udalak.

Rebeka Parras

'Barbantxo' 3D antzezlana taularatuko du Logela Multimediak

Haurrei zuzendutako euskarazko 3D multimedia emanaldia izango da etzirako antolatu dutena Amaia KZn, 17:00etan abiatuta.

Rebeka Parras

Uda Abentura programarako izen ematea hurrengo astean egingo dute

Hilaren 13tik 18ra eman daiteke izena, iGazte bulegoan edo udal webgunearen bitartez 2001etik 2003ra jaiotako haurrei zuzendutako programa da, euskaraz egiten dena.

Asier Perez-Karkamo
Emeki Tailerrak

Kapazuak dekoratzen ikasiko dute hilaren 18an, Emekirekin

Hilaren 18an, larunbata, kapazoak dekoratzeko tailerra egingo dute Puntaleko eskola zaharrean. Bertan eman daiteke izena, edo posta elektronikoz.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago