Lurra taldeak zuzenekoa emango du asteburuan Irunen

Colon pasealekuko Elkar liburu eta disko dendan finkatu dute horretarako hitzordua, etzi, 19:00etan abiatuta.

Lurra taldea (Irudia: Gari Garaialde)

Elkarren ariko da taldea zuzenekoa ematen (Irudia: Gari Garaialde)

Lurra taldeak Akatsa sisteman bere bigarren lana aurkeztuko du etzi, Colon pasealekuan kokatutako Elkar liburu dendan, 19:00etan hasita. Musika estilo ezberdinak jorratzen ditu taldeak, akustikotik abiatuta beti ere: indie-folk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub… 2014ko udan grabatu zuen Lurrak bere bigarren lana Ereñozuko Aieka estudioan, Pello Gorrotxategi teknikoarekin. Kaki Arkarazo nahasketaz arduratu zen eta Jonan Ordorika masterizazioaz. Hainbat lagunen kolaborazioa jaso zuen taldeak gainera diskoa grabatzeko, besteak beste parte hartu zutenak izan ziren: Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde Jontron, Sergio Patxuko, Oskar Benas… Sarrera librea da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.