Kapazuak dekoratzen ikasiko dute hilaren 18an, Emekirekin
Hilaren 18an, larunbata, kapazoak dekoratzeko tailerra egingo dute Puntaleko eskola zaharrean. Bertan eman daiteke izena, edo posta elektronikoz.
Kapazuak dekoratzeko tailerra antolatu du Emekik hilaren 18rako, larunbaterako, eta Hondarribiko emakume guztiei deia luzatu diete izena eman dezaten. Lau orduko tailerra izango da, 16:00etatik 20:00etara, eta Emekiren egoitza berrian egingo dute, Puntaleko eskola zaharrean. Parte hartzeko 20 euroko kuota ordaindu behar da, materialen kostua kubritzeko: kapazua, pintura, pintzelak…. Izena eman nahi dutenek Emekiren Puntaleko egoitzan (Molla etorbidea, 1) egin dezakete, edo