Adinekoen etxeak Gironako herrira bidaia egingo du ekainaren 1etik 10era. Bi oheko logelan lo egin nahi duenak 394 euro ordaindu beharko du, eta bakarrekoan joan nahi izanez gero, 565 euro. Dagoeneko izena eman daiteke.

Platja d’Aroko hondartzetako bat
Hemen asko irauten ez duenez, eguzki bila Platja d’Aro herrira (Girona, Herrialde Katalanak) joango dira Hondarribiko nagusiak, Kasino Zaharrak antolatutako bidaia aprobetxatuz. Hamar eguneko bidaia izango da, ekainaren 1etik 10era, eta dagoeneko izena eman daiteke, adinekoen etxeko bulegoetan (astelehen, asteazken eta ostiralean, 10.30etik 12.00etara).
Bazkide bakoitzak gehienez bi eskaera egin ditzake eta aurretik ordainketa egin behar du, Laboral Kutxaren honako kontuan: 3035 0049 06 0490040083. “Prezioa 394 eurokoa izango da bi oheko logelan eta 565 euro ohe bakarrekoan, autobusa, bazkaria eta egonaldia barne”, argitu dute.