Paletas Vasquito txapelketako lehen fasea amaituko da asteburuan

Ramuntxo Trinkete Kluba da antolatzailea eta 23 bikote ari dira parte hartzen, hamahiru Lehen Mailan eta beste hamar Bigarren Mailan.

admin

Hondarribian, Etiopiako pintxoak

'Town of runners' dokumentala proiektatuko dute ostiralean Itsas Etxean. Hainbat sukadarik bat egin dute Etiopia-Utopia elkartearen proiektuarekin eta Etiopiako gastronomian oinarritutako pintxoak saltzen ari dira.

Asier Perez-Karkamo

Feminismoari buruzko hitzaldia antolatu du Emekik hilaren 11rako

Feminismo para principiantes, goiburu hori duen hitzaldia jasoko du Denda kaleko Kultur Etxeak hilaren 11n, asteartez, 19:00etan. Nuria Varelak emango du hitzaldia eta denentzat libre izango da. Emekik antolatzen du ekitaldia, Emakunderen eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.

admin

Azaroaren 15era arte eman daiteke izena autodefentsa ikastaroan

Irungo Udalaren Gizarte Ongizate arloak 14 urtetik gorako emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu du hilaren 21erako eta 22rako; saio praktikoak eta teorikoak osatuko dute ikastaroa.

admin

Leka Eneako etxebizitzetan sartzeko baldintzen inguruan ariko dira bihar

Leka Eneako adinekoen etxebizitzetan sartzeko baldintzak izenburupean gaiari buruzko azalpenak azalduko dituzte bihar San Migeleko Adinekoen Zentroan antolatutako hitzaldian.

admin
Annapurna

Zure abentura, Annapurnan

Zure abenturaren bila programaren barruan Annapurna: 360º izenpeko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da etzi, Amaian. Euskal Herriko 12 mendizalek bizitako abentura azaltzen du dokumentalak.

Rebeka Parras

Galtzarabordako kiroldegian haurrentzako tailerrak egiten jarraituko dute azaroan ere

2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude tailerrak. Larunbatero izango dira, 16:30etik 18:30era. Tentsioa askatzen, musikarekin jolasten, igeriketan eta kirol egokituan aritzen ikasiko dute.

admin

Gasteizko emakumearen hilketa salatuko dute gaur Oiartzunen

19:30ean elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak, plazako txoko feministan.

admin

Kataluniako kontsulta babesteko ekimena egingo dute larunbatean

San Juan Plazatik abiatuta jai giroan joango dira Zabaltza plazaraino. Bertan ekitaldia egingo dute.

admin

Nitxoetatik hezurrak ateratzeko tramitazioa martxan jarri du udalak

Orain hamar urte baino gehiago hil ziren pertsonen hezurrak aterako dituzte.

admin

Guadalupeko fuertea bisitatzeko ostegunean eman behar da izena

Zortzi laguneko taldea osatu behar da bisita egin ahal izateko. Udazkenean, larunbatero eskainiko dituzte ordubeteko bisitak.

admin

48-6 irabazi du Irun RTk Funesko taldearen aurka

Etxean aritu ziren irundarrak eta Plaiaundin irabazitako lehen partida izan zen larunbatekoa. Funesko taldea ez zen oso bizi ibili eta Irunek aukera guztiak baliatzen asmatu zuen.

admin

Trafiko aldaketak Behobia-Donostia lasterketa dela eta

06:30etik 13:00ak arte Behobia auzoko errepide nagusia moztuta egongo da; 09:00etatik 12:00etara bitartean, Irungo erdialdea ere trafikoari itxita egongo da.

admin
Geltoki kaleko erasoa salatu du TASek

"Gasteizen izandako azken eraso sexista salatzeko" elkarretaratzera deitu du TASek

Gasteizko San Martin auzoan aurkitu du Ertzaintzak ustezko biktima, eta haren bikotekide ohia atxilo eraman dute. Etzirako ostegunarekin luzatu du plataformak deialdia Zabaltza plazan, 19:30ean.

admin
Gehiago