Galtzarabordako kiroldegian haurrentzako tailerrak egiten jarraituko dute azaroan ere

2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude tailerrak. Larunbatero izango dira, 16:30etik 18:30era. Tentsioa askatzen, musikarekin jolasten, igeriketan eta kirol egokituan aritzen ikasiko dute.

2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude tailerrak. Larunbatero izango dira, 16:30etik 18:30era. Hau da egitaraua:
  • Azaroak 8: Tentsioa askatzen.
  • Azaroak 15: Musikarekin jolasean.
  • Azaroak 22: Igerilekuan jolasean.
  • Azaroak 29: Kirol egokitua.
Izena jada eman daiteke. Familia harpidetza orokorra dutenentzat dohainik izango dira ikastaroak. Gainontzekoentzako hiru euro balioko dute, eta harpidedun ez direnentzat 6,5 euro balioko dute. Kiroldegiaren harreran kontsulta daiteke, edo bertara deituta (943 44 96 90).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.