Trafiko aldaketak Behobia-Donostia lasterketa dela eta

06:30etik 13:00ak arte Behobia auzoko errepide nagusia moztuta egongo da; 09:00etatik 12:00etara bitartean, Irungo erdialdea ere trafikoari itxita egongo da.

Zenbait trafiko aldaketa izango dira igandean hilaren 9an Behobia-Donostia lasterketa medio. Hori dela eta, 06:30etik 13:00ak arte Behobian kokatutako (N121-A) Zaisa III biribilgunetik eta Gi-636 errepideko (N1) Osinbiribileko biribilgunera bitarteko tartea ibilgailuentzako itxita egongo da. Nafarroatik Irunera edo alderantzizko bidea egin nahi duten ibilgailuak Zaisa III-ren goialdetik (Antton Ttipi kalea) eta Blaia kanposantutik desbideratuko dituzte. Bestalde, 09:00etatik 12:30era bitartean, Irungo erdialdea trafikoari itxita egongo da. Beraz, Nafarroa etorbidean, Colon ibilbidean, Gipuzkoa hiribidean, Elizatxo hiribidean eta Landetxa-Katean moztuko dute trafikoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.