Kolonbia, Kurdistan, Nepal eta Palestina, hizpide XX. Herrien Astean

Azaroaren 18tik 22ra ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Mikelazulo elkarteak antolatuta, "harresirik gabeko Euskal Herriaren alde". Gainera, hilaren 7tik 24ra Kolonbiako desplazatuei buruzko argazki erakusketa izango ikusgai elkartearen egoitzan.

admin

Kolonbiako eta Euskal Herriko gatazkak hizpide gaur Kabigorrin

Mundu Bat GKEk, Antxeta Irratiak eta Pausumedia elkarteak antolatutako Kolonbiako jardunaldien barruan, Jimmy Ortiz Asturiasen errefuxiatutako kolonbiarrak eta Lokarriko Aitziber Blancok hitzaldia emango dute gaur arratsaldean.

admin

Kirol instalazioen tasetan hobariak eska ditzakete

Helduentzako abonu orokorrak zein familientzakoak dituztenek eska ditzakete. Hobaria %50ekoa izango da ikastaroetan, harpidetzaren titularrak ordaintzen badu, baldintza batzuk betetzen baditu.

admin

San Pedro kalean hasiko dira herriko zuhaitzak kimatzen

Landa eremua kontuan izan gabe, 3.500 zuhaitz daude herrian. Gabonak arte luzatuko da kalez kaleko kimaketa.

Asier Perez-Karkamo

Hondaek Pasaiako Albaolara bisita antolatu du larunbat honetarako

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren ikur izango den San Joan baleontziaren eraikuntza prozesua ezagutuko dute, besteak beste.

Asier Perez-Karkamo

Ligako lehen garaipena lortu du Ohorezko Mailako Hondarribiak

Beti Gazteren kontra 1-0 irabazi du, Oliveriren gol batekin, eta sailkapeneko azken postua utzi du. Datorren astean Elgoibarren kontra jokatuko du taldeak, kanpoan.

Asier Perez-Karkamo

Trafiko aldaketak izango dira igandean, Behobia-Donostia dela eta

Nafarroa etorbide osoa, Lartzabaldik Iztietaraino, itxita egongo da 09:30etik 13:30era. Horregatik, hainbat aldaketa izango dira etorbide horren inguruko auzoetan.

admin

Sortuk "errezeta zaharrak" alboratzeko eskatu dio Madrili

Gatazka gainditzeko eszenatoki bat eraikitzeko ardura exijitu dio Espainiako gobernuari. Manifestazioa egingo dute 19:30etik aurrera, Tomas Elgorriaga estraditatu ez dezaten eskatzeko.

admin

'2012' filmarekin zine apokaliptikoa iritsiko da Gazte Xaiara

Ostiralero gai zehatz bati lotutako proiekzioak emango dituzte Puntaleko eskola zaharrean, 22:00etan. Urrian zine kinkia landu zuten.

Asier Perez-Karkamo

Kaskarotenea ikastolaren alde, Haurtzarotik autobusa larunbatean

Ziburun manifestazioa egingo dute larunbatean, 16:00etan hasita, bertan ikastola bat behar dela aldarrikatzeko. Oiartzungo autobusa 15:00etan aterako da herritik. Txartelak Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan erosi behar dira. http://youtu.be/sfe_D_0bwyY

admin

Manifestazioa egin dute Portuan Elgorriagaren atxiloketa salatzeko

Ehun bat lagun elkartu zen atzo ere, Tomas Elgorriagaren atxiloketa salatzeko Hondarribiko Portu auzoan eginiko manifestazioan. Ostiralean atxilotu zuten Elgorriaga, eta Mannheimeko presondegian sartu dute. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten larunbatean eta igandean San Pedro kalean, eta manifestazioa atzo.

Asier Perez-Karkamo

Itsas Etxeak 'La Traviata' operaren eszenaratzea jasoko du igandean

Sarrerak 8 euro balio du eta dagoeneko eros daitezke Interneten.

Asier Perez-Karkamo
Etiopiako eta bertako BATeko kideak

Bi BATak anaidetu dira

Bekoji Athletic Team-ek eta Bidasoa Atletiko Taldeak ekitaldia egin zuten atzo iluntzean Plaiaundin; Etiopiatik iritsitako Sentayehu Eshetu entrenatzailea eta Biruk Fikadu atleta kontent agertu ziren Euskal Herrian izandako harrerarekin. Anaitasuna irudikatzeko bi BATeko kideek kamisetak elkartrukatu zituzten.

Rebeka Parras

Gaztelaniazko literatur tailerra

Gaztelaniazko literatura tailerra bilduko da astearte eta asteazkenean (hilak 4 eta 5), Zuloaga Etxean, 16:00etan. Julia Otsuka egile estatubatuarraren Buda en el ático liburua landuko dute.

admin

Ezker Anitzaren "koherentzia eza" salatu du PSE-EEk

Sozialistek ezkerreko koalizioak egindako kritikei erantzun die. Horrela, udal gobernu taldeak hartutako erabaki batzuk, oposizioan egongo balira, kritikatuko lituzketela egotzi diete sozialistek Ezker Anitzari. "Boterea ukitzearen ondorioz da", esan du Jose Angel Rodriguez udal taldeko bozeramaleak.

admin

Ostegunean aurkeztuko du Sabino Cuadrak bere liburua Hondarribian

Sabino Cuadrak hitzaldia emango du ostegunean, hilak 6, Kultur Etxean (Denda kalea). Arrojado a los leones liburua aurkeztuko du eta egungo egoera politiko eta sozialari buruzko bere ikuspegia azalduko du. 19:30ean hasiko da eta sartzea librea izango da.

admin

Garagardo gauarekin ospatuko Txintxarri elkarteak 30. urteurrena

21:00etan hasiko da gaualdia, hitzaldi txiki batekin, eta maltak eta lupuluak ikusiko dituzte eta garagardoa nola egiten den azalduko diete. Ondoren, entsalada, ukondoa eta postrea afalduko dute.

admin
Gehiago