Zure abentura, Annapurnan

Zure abenturaren bila programaren barruan Annapurna: 360º izenpeko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da etzi, Amaian. Euskal Herriko 12 mendizalek bizitako abentura azaltzen du dokumentalak.

Annapurna

Annapurna

Zure abenturaren bila programak Annapurnarainoko bidea egingo du etzirako finkatutako hitzorduan Amaia KZn, 19:30ean abiatuta. Jesus Mª Martinezen Annapurna 360º ikus-entzunezkoarekin Annapurnaren inguruan bidaia egiteko aukera izango dute interesatuek. Euskal Herritik Nepalera bidaiatutako 12 mendizaleren abentura azaltzen du dokumentalak. Martxoaren bigarren hamabostaldian eta apirilaren lehenengoan egin zuten bidaia mendizaleek Tilicho lakua bisitatu ondotik,Thoron La igaro eta Poon Hillen egunsentia ikusteko geldialdia egin zuten eguzkiak Dahulagirisem, Annapurnan, Machapucharen… kontra pixkanaka altxatzen zen bitartean. Sinopsia: “Zergatik izenburu hori? Ibilbidea borobil itxi bat baino zerbait gehiago delako, barraskilo baten antzera mendigunearen bihotzeraino iristen delako: Annapurnen Santutegia”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.