Guadalupeko fuertea bisitatzeko ostegunean eman behar da izena
Zortzi laguneko taldea osatu behar da bisita egin ahal izateko. Udazkenean, larunbatero eskainiko dituzte ordubeteko bisitak.
Gaur, osteguna, da azken eguna Guadalupeko gotorlekuan larunbatez egingo den bisita gidaturako izena emateko. Arma Plaza Fundazioak antolatzen du eta 11:00etan hasiko da. Ordubeteko bisita izango da, eta prezioa 6 eurokoa da. Zortzi laguneko taldea osatu behar da, bestela, bertan behera geratuko da ekitaldia. Udazkenean larunbatero egiten dira Guadalupeko gotorlekua ezagutzeko bisitak eta aste bakoitzeko osteguneko 18:00ak baino lehen eman behar da izena. Hiru modutara eman daiteke izena: Arma Plazako turismo bulegoan bertan, 943 64 46 23 telefono zenbakian edo