Nitxoetatik hezurrak ateratzeko tramitazioa martxan jarri du udalak
Orain hamar urte baino gehiago hil ziren pertsonen hezurrak aterako dituzte.
Lezoko hilerrian lurperatuta dauden gorpuen hezurrak ateratzeko tramitazioa hasi du udalak. Orain hamar urte baino gehiago hil ziren pertsonen hezurrak aterako dituzte, eta zehatzago 141-164 nitxoetako hezurrak. Hezurreak lekuz aldatzea dagoela jakinarazi du udalak. Horretarako eskabideak informazio bulegoan erregistratu behar dira abenduaren 28a baino lehen, eta heriotza agiria eta Osakidetzak helarazitako hezurrak atera eta eramateko baimena aurkeztu behar da.
Hezurrak, 2015eko urtarrilean zehar aterako dituztela azaldu du udalak, azkenik.