Igor Meltxorren liburuaren aurkezpena, ostegunean, Olagarron

El abertzalismo virtual, modelo de gestión del PNV liburuak EAJren ibilbidea begi kritikoz aztertzen du. Bihar aurkeztuko du Hondarribian, 19:30ean.

admin

Errenteria Musikaleko orkestrak, bandak eta euskal dantza ikasleek hasiko dute Santa Zezilia zikloa

Gaur hasiko da XXXII. zikloa. Fatimako Andra Mariaren elizan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Errenteria Musikaleko orkestrak hiru pieza joko ditu, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean, eta bandak beste hainbeste, euskal dantzako ikasleekin batera. Jon Berruezok zuzenduko ditu.

admin
Etxenike eta Sierra aurkezpenean

Emakume idazleen mundua islatzeko topaketan parte hartuko du Irunek

Bigarren urtez segidan parte hartuko du Irunek topaketan, Mercedes Abad idazlearen solasaldiarekin; Bilbon, Donostian eta Baionan ere finkatu dituzte hitzorduak.

admin

1-0 galdu du Real Unionek Leioa futbol taldearen aurka

Sailkapeneko 14. postuan daude txuribeltzak 16 punturekin, hiru partida irabazi ondotik jaitsiera postuetatik zerbait aldenduta.

admin
Kalean kantuz

Bazkaria egingo dute igandean Kalean Kantuz eta gero

Bazkarirako txartelak 20 euroan eros daitezke Kai Alde Gozotegian, Alzaga urdaitegian, Batzokian edota Klink Elkartean.

admin
Udalaren eta zenbait elkarteren ordezkariak gaurko agerraldian

Azaroaren 25era begira antolatutako jardueren berri eman dute udalak eta zenbait elkartek

Munduko hainbat txokotan bezala, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dute Irunen ere azaroaren 25ean; antolatutako jardueren berri eman dute gaurkoan Irungo Udalak eta zenbait elkartek. TASek bestalde, ostegunean emango du egun horretara begirako jardueren berri.

Rebeka Parras

Elkartasun Lasterketaren hirugarren entrenamendua, 19:00etan

Astelehenero eta ostegunero antolatu dituzte entrenamendu saioak, korrika egiteko ohiturarik ez dutenek lasterketan parte hartzeko erraztasunak izan ditzaten.

admin

Euskararen Egunak iniziatibaren barruan Irungo Hitz Gurutzatuen I. Txapelketa egingo dute

Euskararen Egunaren harira hainbat jarduera eta ekitaldi prestatzen ari dira Irungo eragile ezberdinak. Horren barruan hitz gurutzatuen lehia antolatu dute eta ostiralera arte eman ahal izango dute izena interesatuek.

admin

Emakume abertzaleen topaketa feministen aurkezpena Puntalean

Larunbatean, hilak 22, Ondarroan (Bizkaia) abenduaren 13an egingo diren Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak aurkeztuko dituzte Hondarribiko Gazte Xaian, 16:30ean. Jardunaldien berri emateaz gain, bertan eztabaidatuko diren gaiak ezagutzeko aukera izango da Puntaleko eskola zaharrean.

admin

Babarrun jana Etiopiaren alde

Abenduaren 6an Tolosako babarrunak jango dituzte Jaizubian, helburu solidario batekin. Abay erakundeak hezkuntza programa bat hasi du Walmarako haur artzainekin eta Proyecto Ciclista Solidario taldeak diru bilketa hasi du. Jaizubia Elkarteko bazkide batek horren berri izan zuen eta laguntzea erabaki dute.

Asier Perez-Karkamo

Willis Drummond taldeak azken kontzertua emango du Hondarribian

A ala B diskoa kaleratu ondoren hasitako bira amaituko dute Psilocybenean hilaren 28an, eta horrekin batera, musika tresnak desentxufatuko dituzte. Taldeak aurreratu duenez, momentuz ez dute aztertzen berriro elkarrekin jotzea.

admin

Aladdinen istorioa taularatuko du larunbatean Gorakada taldeak

Mundu osoan ezaguna den Aladdinen ipuin klasikoa txotxongilo bidez aurkeztuko du taldeak larunbatean Amaia KZn, 17:00etan abiatuta.

admin

"Ilusiorik gabe, infernua izan daiteke bizimodua ontzian"

Volvo Ocean Race itsas lasterketan, gauzak ez doaz nahi bezala Iker Martinez hondarribiarrak gidatzen duen Mapfre belaontziarentzat. BERRIAk elkarrizketa sakona egin dio Xabi Fernandezi, Mapfren doan beste gipuzkoarrari. Itsas proba gogorrena da Volvo, eta gauzak okertzen dienean, gogorragoa.

admin

Arnasa baino gehiago hartu du Hondarribia Eskubaloiak

29-25 irabazi diote Ereintzari, Iñigo Gomezen hanahiru golekin. Datorren astean azkenaren etxean jokatuko du Hondarribiak eta beheko postuetatik urruntzeko aukera izango du.

Asier Perez-Karkamo

Larunbatera arte eman daiteke izena San Tomaseko txosnen zozketan parte hartzeko

San Tomas eguneko ferian txosna jartzeko interesa duten elkarteei eta erakundeei zuzendu die abisua udalak; abenduaren 4an egingo dute zozketa. Nekazaritza elikagaien lehiaketan parte hartzeko izen emate epea bestalde, hilaren 28ra arte zabalik egongo da.

admin
Gehiago