1-0 galdu du Real Unionek Leioa futbol taldearen aurka

Sailkapeneko 14. postuan daude txuribeltzak 16 punturekin, hiru partida irabazi ondotik jaitsiera postuetatik zerbait aldenduta.

Sarriena futbol zelaian lehiatu zen Real Union Leioa taldearen aurka, asteburuan. 1-0 irabazi zuen talde bizkaitarrak eta horrek 14. postura eraman ditu txurbeltzak, 16 punturekin. Hala, jaitsiera postuetatik zertxobait urruntzea lortu duen arren, zaila egiten ari zaio aurtengo denboraldia Irungo futbol taldeari. Larunbateko partidak ez zuen gorabehera nabarmenik izan, eta Yurrebasok 47. minutuan sartutako gol bati esker irabazi zuen Leioak. Datorren jardunaldian Gal Stadiumean ariko dira txuribeltzak 15. postuan kokatutako Socuellamos (Ciudad Real, Gaztela Mantxa) taldearen aurka.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.