Bihar itxiko dute arraunlarien bazkariko txartelak erosteko epea

500 lagunentzako herri bazkaria antolatuko dute larunbaterako. Bazkalostean festa izango da, Bentan lehenik, eta kirol kai aldean gero.

Asier Perez-Karkamo

Emilio Olabarria eta Andoni Ortuzar, Oiartzungo EAJren astean

EAJko bi politiko ezagunek hitzaldiak emango dituzte Manuel Lekuona Bibliotekan.

admin
Irungo lantaldea argazki erraldoirako prestaketa lanetan

Gure Esku Dago Irunek herri batzarra deitu du ostiralerako

Hainbat erabaki hartu behar direla eta, denen artean eztabaidatzea hobetsi du lantaldeak. Hilaren 21ean ostiralarekin finkatu dute hitzordua, Ospitale Zaharrean, 19:00etan abiatuta.

admin

Xenpelar Sariaren kanporaketak jokatuko dituzte larunbat honetan eta hurrengoan

Hilaren 22ko eta 29ko bertsolaritza saioak, biak, Xenpelar Etxean izango dira, 18:30etik aurrera. Bakoitzean sei bertsolari ariko dira. Finala abenduaren 8an jokatuko dute.

admin

Hiru egunez jarraian atxilotu dute gizon bat, laban batekin mehatxatu eta erasotzeagatik

Ostiral goizaldean gizon bat erasotu zuen laban batekin eta larunbat goizaldean, berriz, asteazkenean mehatxatu zuen emakume berbera jazarri eta mehatxatu zuen.

admin

Jon Pagadizabal Aiako San Martin txapelketako txapeldunorde izan da

Hondarribiarrak Jon Aranberri aiarrarekin jokatu du Aia herriko jaietako txapelketa. Finala Hernaniko bikotearen kontra galdu dute, 22-18.

Asier Perez-Karkamo

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Jardunaldi ona izan da Hondarribiko nagusientzat. Eskubaloiko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Oreretako Ereintzaren kontra eta zulotik atera da. Futboleko bi taldeek beheko postuetan jarraitzen dute baina biek puntuatzea lortu dute eta Ohorezko Mailakoak hiru jardundaldi darama jarraian galdu gabe.

admin

Hordago

Oarso Bidasoko Hitza

Errenteria-Oreretako 22 enpresak, tartean OARSO BIDASOKO HITZAk, 'Bai Euskarari' ziurtagiria jaso dute

Ziurtagirien banaketa ostiral arratsaldean egin zuten, udaletxeko pleno aretoan. Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eskerrak eman zizkien merkatariei, baina baita beste eragileei ere.

admin

Arraunlarien omenaldiraino iritsiko da larunbatean autobus zerbitzua

Ekialdebusek E25 lineako ibilbidea aldatuko du, eta Lurgorriraino iritsiko dira autobusak. Arraunlarien omenaldia eta gero ere, bertatik abiatuko dira autobusak.

Asier Perez-Karkamo

Burn in Hell taldea ariko da ostegunean Niessenen

Australiarren kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak zazpi euroko prezioa izango dute, eta kulturguneko leihatilan bertan salduko dituzte, aurresalmentarik gabe.

admin

Mintzalagunek ikasturteko lehen topaketa egin dute

34 talde ariko dira aurten Mintzalaguna Egitasmoaren barruan. Larunbatean egin zuten ikasturteko lehen topaketa.

admin

Hondarribiko merkatariak Gabonei begira jarri dira dagoeneko

Breaking Mods enpresak eguberrietako kanpaina lantzeko tailerra eskaini die herriko merkatariei Itsas Etxean. Udalak balorazio positiboa egin du eta bigarren bilera bat izango dela esan du.

Asier Perez-Karkamo

Bergararekin ere berdindu du Ohorezko Mailako Hondarribiak

Golik gabe bukatu zen atzo Hondartzan jokatutako partida. Azken hiru norgehiagoetan ez du galdu Hondarribiak eta pixkanaka-pixkanaka zulotik ateratzen ari da. Preferentekoek bigarren berdinketa lortu dute, Pasaian (1-1).

Oarso Bidasoko Hitza

Garagardo argazki lehiaketa antolatu dute BBBk eta ICAk

Artisau garagardoa ekoizten duen Bidasoa Basque Breweryk eta Bartzelonako Artisau Garagardoaren Institutuak antolatu dute lehiaketa; saridunak bi lagunentzako Irunera bidaia irabaziko du.

admin

Bozkatu eta gero

Oarso Bidasoko Hitza
Gehiago