Euskararen Egunak iniziatibaren barruan Irungo Hitz Gurutzatuen I. Txapelketa egingo dute

Euskararen Egunaren harira hainbat jarduera eta ekitaldi prestatzen ari dira Irungo eragile ezberdinak. Horren barruan hitz gurutzatuen lehia antolatu dute eta ostiralera arte eman ahal izango dute izena interesatuek.

Abenduaren 3arekin batera Euskararen Eguna ospatuko dute Euskal Herriko eta atzerriko hainbat txokotan zehar, baita Irunen ere. Hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu dituzte euskararen eta kulturaren gaineko eragile ezberdinek Euskararen Egunak izenburupean, esaterako, Irungo Hitz Gurutzatuen I. Txapelketa. Hilaren 22rako finkatu dute hitzordua EKTn, 10:00etan abiatuta, eta ostiralera arte eman ahal izango dute izena interesatuek Xederaren edota Irun Euskaraz-en posta elektronikoen bidez. Horrez gain, egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek bihartik abenduaren 8ra bitartean: Hilak 19-20 eta 26-27:
  • 20:00etatik 21:30era, Kemen dantza taldearen eskutik mutxiko ikastaroa elkarteko lokalean. Hilaren 17a baino lehen eman behar zen izena.
Hilak 22, larunbata:
  • 10:00etan, Irungo Hitz Gurutzatuen 1. Txapelketa, EKTn. Sarituak egongo dira.
Hilak 28, ostirala:
  • 17:30etik 19:00etara, Eskulanak eta txokolatada haur eta gurasoentzat EKTn. Betti Gottik antolatuta.
  • 19.30, trikipoteoa Auntxa taldearekin, Hazia tabernatik hasita.
Hilak 29, larunbata:
  • 08.30, hiri-martxa neurtua. Hasiera EKTn. Izen-ematea 2€ e-posta bidez edo egunean bertan.
  • 10:00etatik 12.30era, Literatur beila udal liburutegian, AEK-k antolatuta.
  • 10:00etan, marrazki lehiaketa lrungo Atsegina elkartean.
  • 10:30ean, gosaria EKTn. Hiri-martxan parte hartu dutenek doan, gainerakoek 2€.
  • 14:30ean, kantu bazkaria EKT eta Betti Gottiren eskutik. Sarrerak 15€, (Mari, Hazia, Migel eta Sunbilla ostatuetan)
  • 16:00etatik 18:30era, haurrentzako jolasak Santiagoko Deabruak taldeak antolatuta.
  • 19:00etan, musika giroa EKTtik abiatuta.
Hilak 30, igandea:
  • 08:30etik 10:00etara, argazki rallya (izen-ematea EKTn egunean bertan). 5 euro. Informazio gehiago e-posta bidez lor daiteke.
  • 12.00etan, Kemen dantza taldearen emanaldia San Juan Plazan.  
  • 13.00etan, Txorimaloak soinu taldearen emanaldia San Juan Plazan.
  • 17:30ean, Auntxa trikitixa eskola eta musika eskolako trikitixa taldearen ikuskizuna San Juan Plazan.
Abenduak 3, asteazkena:
  • 13.00etan, mahaingurua Euskararen Egunaren harira, Antxeta irratitik zuzenean (89.7 FM).
Abenduak 4, osteguna:
  • 19:30ean, bertso saioa Kabigorrin, Irunabarrek antolatua.
Abenduak 8, astelehena:
  • 16.00etan eta 18.30ean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, Hondarribiko Hondartza kiroldegian. Sarrera 7 euro, AEKn eta Hondarribiko turismo bulegoan salgai.
Antolatzaileak: Antxeta irratia, AEK, EKT, Kemen dantza Taldea, Betti Gotti, Ahuntxa trikitixa taldea, Txorimaloak, Musika Eskola Trikitrixa Taldea, Irunabar, Irungo Atsegina, IAE-AFI eta Santiagoko Deabruak. Laguntzaileak: Avenida 404, Mari, Hazia, Sunbilla, Migel, Kabigorri, Hondarribiko Udala eta Montai produkzio eta zerbitzuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.