Aladdinen istorioa taularatuko du larunbatean Gorakada taldeak

Mundu osoan ezaguna den Aladdinen ipuin klasikoa txotxongilo bidez aurkeztuko du taldeak larunbatean Amaia KZn, 17:00etan abiatuta.

Literatura unibertsalaren klasikoan oinarritutako Aladdin izenpeko txotxongilo emanaldia eskainiko du Gorakada konpainiak hilaren 22an larunbatarekin Amaia KZn, 17:00etan hasita. Euskaraz azalduko du konpainiak izen bereko ipuinean oinarritutako emankizuna. Sarrerak 4,10 euroan salgai daude Luis Marianoko turismo bulegoan edo Kutxabank-en (lotura gazteleraz) atari digitalean eskura daitezke; emanaldiaren egun berean leihatilan ere salgai egongo dira. Gorakada konpainia bizkaitarrak 25 urte bete zituen iaz eta haren lanik esanguratsuen artean daude, besteak beste: Tartalo, Zirkoa, Reziklatex, Titirikontu, Gondola Misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimeneko Hiria, eta Cyrano eta Ogro Txikia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.