Munduko hainbat txokotan bezala, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dute Irunen ere azaroaren 25ean; antolatutako jardueren berri eman dute gaurkoan Irungo Udalak eta zenbait elkartek. TASek bestalde, ostegunean emango du egun horretara begirako jardueren berri.
Astelehenero eta ostegunero antolatu dituzte entrenamendu saioak, korrika egiteko ohiturarik ez dutenek lasterketan parte hartzeko erraztasunak izan ditzaten.
500 lagunentzako herri bazkaria antolatuko dute larunbaterako. Bazkalostean festa izango da, Bentan lehenik, eta kirol kai aldean gero.
EAJko bi politiko ezagunek hitzaldiak emango dituzte Manuel Lekuona Bibliotekan.
Hainbat erabaki hartu behar direla eta, denen artean eztabaidatzea hobetsi du lantaldeak. Hilaren 21ean ostiralarekin finkatu dute hitzordua, Ospitale Zaharrean, 19:00etan abiatuta.
Hilaren 22ko eta 29ko bertsolaritza saioak, biak, Xenpelar Etxean izango dira, 18:30etik aurrera. Bakoitzean sei bertsolari ariko dira. Finala abenduaren 8an jokatuko dute.
Ostiral goizaldean gizon bat erasotu zuen laban batekin eta larunbat goizaldean, berriz, asteazkenean mehatxatu zuen emakume berbera jazarri eta mehatxatu zuen.
Hondarribiarrak Jon Aranberri aiarrarekin jokatu du Aia herriko jaietako txapelketa. Finala Hernaniko bikotearen kontra galdu dute, 22-18.
29-25 irabazi diote Ereintzari, Iñigo Gomezen hanahiru golekin. Datorren astean azkenaren etxean jokatuko du Hondarribiak eta beheko postuetatik urruntzeko aukera izango du.
San Tomas eguneko ferian txosna jartzeko interesa duten elkarteei eta erakundeei zuzendu die abisua udalak; abenduaren 4an egingo dute zozketa. Nekazaritza elikagaien lehiaketan parte hartzeko izen emate epea bestalde, hilaren 28ra arte zabalik egongo da.
Ziurtagirien banaketa ostiral arratsaldean egin zuten, udaletxeko pleno aretoan. Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eskerrak eman zizkien merkatariei, baina baita beste eragileei ere.
Ekialdebusek E25 lineako ibilbidea aldatuko du, eta Lurgorriraino iritsiko dira autobusak. Arraunlarien omenaldia eta gero ere, bertatik abiatuko dira autobusak.
Australiarren kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak zazpi euroko prezioa izango dute, eta kulturguneko leihatilan bertan salduko dituzte, aurresalmentarik gabe.
34 talde ariko dira aurten Mintzalaguna Egitasmoaren barruan. Larunbatean egin zuten ikasturteko lehen topaketa.
Breaking Mods enpresak eguberrietako kanpaina lantzeko tailerra eskaini die herriko merkatariei Itsas Etxean. Udalak balorazio positiboa egin du eta bigarren bilera bat izango dela esan du.
Golik gabe bukatu zen atzo Hondartzan jokatutako partida. Azken hiru norgehiagoetan ez du galdu Hondarribiak eta pixkanaka-pixkanaka zulotik ateratzen ari da. Preferentekoek bigarren berdinketa lortu dute, Pasaian (1-1).