Gure Esku Dago Irunek herri batzarra deitu du ostiralerako
Hainbat erabaki hartu behar direla eta, denen artean eztabaidatzea hobetsi du lantaldeak. Hilaren 21ean ostiralarekin finkatu dute hitzordua, Ospitale Zaharrean, 19:00etan abiatuta.
Irungo Gure Esku Dago lantaldeak ostiraleko herri batzarrean parte hartzeko deia luzatu du komunikabideetara bidalitako ohar baten bidez. Herritarrei bertaratzeko eskatu diete dinamikaren bultzatzaileak “denon artean erabaki garrantzitsuak hartu beharko ditugulako”. Zentzu horretan, “guztion parte hartzea ezinbestekoa da dinamika honek aurrera egiteko. Beraz, etorri eta erabaki”, erantsi dute. Hori horrela, hilaren 21erako ostiralarekin antolatu dute bilkura Ospitale Zaharrean, 19:00etan abiatuta. Gai ordena atxikitako dokumentuan ikus daiteke.